Eleberriaren gibelean indarkeria terrorista eta beldurra daude

Datorren ostegunean, apirilak 19, Luisa Etxenikek bere azken eleberria, Absoluta presencia (Ediciones El Gallo de Oro) aurkeztuko du 19:30etan Koldo Mitxelenako Ekitaldi aretoan.  Egile donostiarrarekin batera Pilar Rodríguez eta Sihara Nuño egongo dira.

Egileak eleberri berri honen gako ugari jorratuko ditu, bere gibelean indarkeria terrorista dagoelarik, eta bereziki belaunaldi berriek iraganeko urteetan gertatutakoa ez ahazteko beharra: «Kasu honetan, haurrek hemen nolako bizimodua izan dutenaren gainean idatzi nahi nuen, mehatxaturiko gurasoen haurrek adibidez. Ziurrenik, dena Ada eta Luc pertsonaietatik abiatzen da, azken hau beste beldurrak eta beste toki bat dituen beste ume bat. Helduen eta gazteen munduen arteko zubiarekin zerikusia du».   

Egilea pozik agertu da gaur Diario Vasco-n egin dioten elkarrizketa batean, gatazka honen istorioa kontatzen duten idazle euskaldunen liburuak agertzen ari direlako, hala nola Fernando Aramburu, Katixa Agirre, Aixa de la Cruz, Edurne Portela edo Gabriela Ybarra.

Etxenikeren arabera, ez dio axola fokatzeak ezberdinak izatea, honek angelu guztietatik diskurtsu kritikoa eraikitzen lagunduko baitu: «Emaitza ez da kakofonia bat izango, polifonia bat baizik. Euskaldunok oso ongi moldatzen gara orfeoietan, ez da arazorik egongo».