Formakuntzaren balio akademikoa 30 ordukoa da

Idazteko grina. Kontakizun handiak idatzi eta irakurri (La pasión de la escritura. Escribir y leer grandes relatos) da Luisa Etxenikek EHU Uda Ikastaroetan abuztuaren 22 eta 24an Donostiako Miramar Jauregian emango duen sormenezko idazketa tailerraren izenburua.

Matrikula egiteko epea ireki berri da eta bi bideren bitartez egin daiteke: online edo web orrialdetik deskargatu daitekeen idazkia betez eta bidaliz.

Formakuntzak 30 orduko balio akademikoa du ikasleentzako.       

Tailerraren helburuen artean hauek daude; ikasleari literatura esperientzia goitik behera aldatzeko tresna teorikoak eta praktikoak ematea; kontakizun on baten bizi-konstanteak identifikatzen laguntzea (ikuspuntua, ahotsa, denborazkotasuna, konposizioa…); eta bere idazketa proiektuetan laguntzea, ahots propio baten bilaketan norabidea erakutsiz.

Jarduera honi buruzko informazio gehiago, hemen.