Eleberria emakume atsekabetu baten psikera bidaia da
Datorren maiatzaren 5ean 12:00etan, Maite R. Ochotorenaka Donde habita el miedo bere eleberria aurkeztuko du Zabalarte kultura etxean (Agurain, Araba). Ekitaldian. Ekitaldian Txari Martín, Aguraingo Kultura zinegotzia egongo da.
Eleberri hau thriller psikologiko bat da eta bertan egile donostiarrak subkontziente sakonenaren iluntasunean murgiltzen da, irakurlea sakontasun ezezagunetara eramanez, arrazoiak eta errealitateak muga guztiak hausten dituzten tokira. Eta hori guztia tratu txar psikologikoaren biktima baten egia gordina aurrez aurre begiratzeko helburuarekin.
Donde habita el miedo eleberriak itxaropen mezua helarazi nahi die horrelako egoerak pairatzen dituzten pertsonei. Apustu arriskutsu bat da, emakume atsekabetu baten psikera bidaia bat, bertan egileak subkontziente sakonenean arakatzen ausartuz, gure amesgaizto guztiak sortzen diren tokian, “beldurra hazi eta hedatzen den” tokian, bere booktrailer-ean deskribatzen den moduan.