Belaunaldi berriek gertatutakoa ez ahazteko beharrari erantzuten dio eleberriak 

Datorren asteazkenean, maiatzak 9, Luisa Etxenike Absoluta presencia (Ediciones El Gallo de Oro) bere azken eleberria aurkeztuko du Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean 19:30etan. Egile donostiarrarekin batera Faustino López de Foronda eta Manuel Lezertua egongo dira.

Absoluta presencia Etxenikeren eleberri berria da eta bere gibelean bortizkeria terrorista dago, eta bereziki belaunaldi berriek gertatutakoa ez ahaztearen beharra: «Kasu honetan, hemen haurrek nola bizi izan duten gainean idatzi nahi nuen, adibidez mehatxatutako gurasoen seme alabek. Seguruenik dena Ada eta Luc pertsonaietatik abiatzen da, bigarrenak beste beldur batzuk eta beste toki bat dituelarik. Helduen munduaren eta gazteenen munduaren arteko pasarela batekin du zer ikustekorik».

ETAren amaieraren berrespenarekin batera, egilea ‘Oroimen izpiak’ erakusketaren itxieran egon zen, bertan sei artistek banda terroristan jardundako terrorismoaren gaineko hausnarketa bat egin dutelarik, sormenaren bitartez biktimen duintasuna bizirik mantentzeko modu bat eskainiz.