Fernando García Pañedak “Con fin a dos” bere azken obra aurkeztu du
- Xehetasunak
Gaurkoan aurten argitaratutako beste nobedade batengan jarriko dugu arreta. Oraingoan Fernando García Pañeda idazleak “Con fin a dos” bere azken lana aurkezten digu.
“Con fin a dos” eleberri erromantikoa da, martxoa eta apirila bitartean bizi genuen konfinamenduaren testuinguruan girotua. Obrak bizitzaren gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu, bai eta harreman pertsonalak, bakardadea eta itxialdi aste horien eragina ikertzera ere. Eta doinu atsegin, maitekor eta freskoarekin egiten du, bai eta umore eta ironia dosi batekin ere.
Sinopsia
Jorge eta Cris ia bistaz besterik elkar ezagutzen duten bi otso bakarti dira, nahiz eta biak eraikin berean eta aldameneko pisuetan bizi.
Kasualitate batek elkar ezagutzera eta elkarrizketa bat edukitzera eramango ditu herrialde osoan alarma egoera ezartzen den egun berean. Bakardadeak, baina gustu eta buru-azkartasun berak edukitzeak ere elkartu egingo ditu. Egunero egunero, bata bestearen parekidea dela elkar aitortu ondoren, maitemintzen hasiko dira.
Hala ere, mutil lagun ohi gatazkati bat eta arreba hiperaktibo bat agertzearekin, baina bereziki bizilagun hiltzaile bat dutenaren susmoarekin, haien harremana zalantza eta zailtasunez josiko dute. Arrazoi izango duten edo bien zinemazaletasun eta irudimen boteretsuaren menpe egongo diten zalantza dute.
Konfinamendu aste ugaritan zehar bien artean aurre egin beharko dieten ustekabeko egoerek haien zalantzak argituko dituzte.
Gehiago irakurri: Fernando García Pañedak “Con fin a dos” bere azken obra aurkeztu du
Abel Amutxategik “Cuentos a tumba abierta” bere azken liburua aurkeztu du
- Xehetasunak
Abel Amutxategi bilbotarra haurrentzako literaturara itzuli da Cuentos a tumba abierta liburuarekin, 9 urte baino gehiagoko irakurleentzako ipuin antologia bat, bertan umorea eta beldur generoa nahasten dituelarik R.L. Stinen Goosebumps (Pesadillas gaztelaniaz) sail mitikoaren izpiritua jasoz.
Mamuak, banpiroak, izpiritu gaiztoek deabrututako panpinak, nahi duzun guztia emateko gai diren talismanak, sekretu ilun bat baino gehiago ezkutatzen duten irakasleak... Eta horrela, ikaraz ikaraz, baina barrez barre ere eramango zaituzten hamasei kontakizun batu arte.
Halloween data hauetan irakurtzeko liburu bikaina, bai edo pijama festa batean barrez lehertzeraino ikaratzen jolastu nahi baduzue ere.
RBA argitaletxeak plazaratua da eta ilustrazioak Jordi Villaverdek sinatzen ditu.
Sinopsia
Zure etxetik gertu dagoen hilerri batean Funesto Mortimer izeneko guarda oso berezi bat bizi da, eta kontatzeko istorio mordo bat du.
Arriskuz, izaki arraro eta gertakari beldurgarriz josiriko mundu berriak iristear dituzu. Ireki hilerriko ateak eta presta zaitez mundu ezezagun batean sartzeko.
Ausartuko al zara?
“Lehen enperadorearen hilobia” liburuaren aurkezpena, Txano eta Oscar anaien abenturen zazpigarrena, Julio Santos eta Patricia Pérezen eskutik
- Xehetasunak
"Lehen enperadorearen hilobia" liburua aurkezten dugu, Txano eta Oscar anaien abentura sagaren zazpigarrena, Julio Santos eta Patricia Pérezek sortua. Txano eta Oscarren liburu guztiak bezala, “Lehen enperadorearen hilobia” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, bai paperean bai eta digitalean ere, Xarpa Books argitaletxearen bitartez autoargitaratua. Abentura berri honi buruz gehiago jakiteko aukera duzu bere booktrailerraren bitartez.
Bizi dugun egoera berezia dela eta, Julio Santos eta Patricia Pérezek liburu honen mundu mailako online aurkezpen bat egitea erabaki dute, hori datorren larunbatean, urriak 24, izango delarik, ondoan adierazten dizkizuegun ordutegietan:
- 18:00 Espainiako ordua
- 11:00 Kolonbia, Mexiko, Ekuador eta Peruko ordua
- 12:00 Venezuela eta Boliviako ordua
- 13:00 Argentina, Txile eta Brasilgo ordua
AEE/EIEra ongietorria eman diogu Antón Arriolari bere azken lana aurkeztuz
- Xehetasunak
Asociación de Escritores de Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Antón Arriola idazleari.
Durangon jaiotako idazle honek, enpresa munduan 20 urteko ibilbidea egin ondoren, 2014an “Rjukan” bere lehen eleberria argitaratu zuen. Ondoren, “La travesía del Voga” idatzi zuen (2015 Playa de Ákaba Narratiba Saria).
2016an, “El Negro y la Gata” lanarekin, Ander Azurmendi apaiz ohi eta Antropologia irakaslea protagonista duen saila hasi zuen Erein argitaletxean, bere bigarren alea, “El caso Newton” alegia, 2018an plazaratuz. Berriki, pasa den irailean hain zuzen ere, sagaren hirugarren liburua argitaratu da, “El diario de Josef Barath”, Zira enperadoreak Lekeition emandako urteen gaineko fikzio historikoa.
Antón Arriola AEE/EIEra sartu izana aprobetxatuko dugu obra berri honetan sakontzeko.
“El diario de Josef Barath” eleberriaren sinopsia
Ander Azurmendi Lekeitiora joango da Josef Barathen pausoak jarraituz, Zita enperadoreak Gerra Handiaren ondoren, tronutik kendu eta erbesteratu ondoren, hogeiko hamarkadan Bizkaiko herrian sortu zuen gorteko kide garrantzitsuetako bat alegia. Bere egunerokoaren arabera, bertan konspirazio ilun bat antolatu zen, bere helburua Austria eta Hungariako tronuetan Otto Habsburgokoa infantea berriro tronuratze zelarik. Barath, oinordekoaren irakaslea, konfabulazio odoltsuaren sustatzaileetako bat izango da. Baina protagonistaren ikerketak esku beltz batek oztopatzen hasiko ditu; iragana lurperatzen uzteko prest ez dagoen esku boteretsu bat.
Ander Azurmendiren sagaren ale berri honetan, egileak thrillerraren erritmo frenetikoa gure iraganaren gertakari historikoen oroitzapenarekin uztartzen ditu. Gaurko egunen eta gerra arteko garaiaren artean kokaturik, “El diario de Josef Barath” eleberriak euskal lurretatik Viena, Budapest eta Madrileraino eramango gaitu, mundu gerra berri batean amaituko zuten urte aztoratu horietan biziaraziz. Protagonisten amodio istorioarekin trebetasunez nahasten den trama bizi bat da.
Ongi etorri AEE/EIEra, Anton!
AEE/EIEra ongietorria eman diogu Eduardo Luis Díaz Expósitori
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkartera (AEE/EIE) lagun berrien bazkidetzea ospatzen jarraitzen dugu. Oraingoan Eduardo Luis Díaz Expósitori ematen diogu ongietorria.
Idazle bilbotar honek 11 urtetatik darama poesia idazten eta diziplina hau zaletasuna baino gehiago bihurtu du, pasioa eta benetako militantzia bat alegia.
Bere aburuz, egunero gertatzen zaiguna maiuskuletan adierazteko, sentitzeko eta bizitzeko aparteko modua da poesia. Horregatik, bere olerkien bitartez komunikatzen jarraitzea da bere nahia.
Hiru poesia liburu argitaratu ditu (“Glorias Áureas”, “Calles desiertas de la Esperanza” eta “El Alma sin Costuras”), bai eta aforismo liburu bat ere (“Hikari”).
Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea da, bai eta Poetalia, Txirula Taldea, Sotavento Algortako Elkartea edo Versadas bezalako beste kultura elkarteetako kide ere.
2016an A.A.V.-ko errezitazio 1. Saria irabazi zuen eta ondoren Elías Amezaga Saria ere bere olerkigile eta rapsoda lanagatik. Kultura aldizkari eta poesia lehiaketa ugaritan ibili ohi da ere.
Ongi etorri AEE/EIEra, Eduardo!