AEE/EIEra ongi etorria eman diogu Mónica García Saizi.
Idazketaren, gai erromantikoa duten istorioen eta irakaskuntzaren zale amorratua da Barakaldar hau.
Berak irakurri nahi izango lituzkeen trama motak jendeak irakurri nahi dituenak baino idazten dituela ziurtatzen du.
Gazterik hasitako idazlea, duela 7 urte sartu zen Wattpad plataforman eta gutxinaka gutxinaka bertan hazten joan da milaka jarraitzaile eta bere argitalpenen milioika bisita eduki arte.
Bertan “Polos Opuestos”, “Amor Enredado” trilogia eta “Dulce Mirada” bezalako obrak argitaratu ditu. Gaur egun “No es un cuento de hadas” liburuaren ondorengoan lanean dihardu, “No es una historia de amor” izenburuarekin eta “Alas” trilogiaren baitan.
“Amor enredado” bere trilogiaren lehen bi liburuak autoargitaratu ditu jada eta 2021ean “Baile” bilogia argitaratzeko asmoa du.
Bere denbora librean irakurtzea, idaztea, musika entzutea, bere lagunekin irtetea eta arku-tiroa atsegin ditu. Bere irakurleekin harremanetan egotea gustatzen zaio ere, haien aldetik jasotzen duen babesa asko eskertuz.