Marieta Díaz de Toledoren “Diamantes de ciudad”, historia asko duen komedia dramatiko bat
- Xehetasunak
Gaur “Diamantes de ciudad” eleberriarengan jarriko dugu begirada, Marieta Díaz de Toledo idazlearen lehen lana. Komedia dramatiko bat da, egileak Lulú plataformaren bitartez autoargitaratua, eta berarentzako erabateko erronka pertsonala eta bitala izanik, sormen erronka izateaz gain.
Eleberri hau argitaratu eta bi urtetara dramatizatu eta Bilboko ‘Teatro dell’Arte’ antzerki amateur konpainiak taularatu zuen, hilabete batez kartelean egon ondoren bildutako diru kopurua erabateko errekorra izanik. Bere eszenen zati bat ondoren egin ziren antzezlanentzako balio izan zuten ere.
#Egilea20: Idoia Cantollaren audioliburu eta podcast edukien sorkuntzarako tailerraren ondorioak
- Xehetasunak
#Autor20: conclusiones del taller de creación de contenido para audiolibro y podcast de Idoia Cantolla
2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira.
Tailer guztiek formatu digitala dute eta Cedro-ren babesari esker egin dira, horregatik doakoak izan dira egileentzako.
Pasa den ostiralean audioliburu eta podcast formatuetarako edukiak sortzeari buruzko bigarren tailerra egin zen Idoia Cantollaren gidaritzapean, Podimo.es Danimarkako podcasting plataformako Head of Content alegia.
Jarraian tailer horretako ondorio nagusiak xehatuko dizkizuegu:
“Antes del Paraiso”aurkeztuko da gaur Bilbon, Pedro Ugarteren azken lana
- Xehetasunak
Pedro Ugarte kontakizun liburu berri batekin itzuli da, "Antes del Paraíso", Páginas de Espuma argitaletxeak plazaratua.
Gaur egileak Bilboko Campus liburudendan aurkeztu eta aleak sinatuko dituen obra hau Ugarteren itzulera da, 2017an “Nuestra historia” liburuarekin Espainian argitaraturiko ipuin libururik hoberenari Setenil Saria irabazi ondoren.
Egile bilbotarraren hitzetan, “‘Antes del Paraíso’ atzeko gai nagusi bera duten zortzi kontakizunek osatzen duten sorta da, gaia familia, familiaren gaineko hausnarketa eta bere barruan gertatzen direnen gainekoa izanik. Umorea eta krudeltasuna, ironia eta errukia, irribarrea eta malkoa aldi berean egon ahal izatea izan da nire asmoa. Nire narratiban ohikoa den moduan, ipuinak lehen pertsonan idatzirik daude eta protagonista nagusiak beti du Jorge izena. Jorge gaixoari hainbeste gauza gertatu zaio jada, bizitza bakar batek ere ez lituzkeela denak elkartuko, baina niri segurtasuna ematen dit bera beti hor egongo dela jakiteak, eta okurritzen joaten zaizkidan abentura guztiak pairatuko dituela”.
“Antes del Paraíso” liburuaren aurkezpena Bilbon egiteaz gain, Donostian egingo da ere Troa Zubieta liburu dendan, urriaren 2an 18:00etatik aurrera, bai eta Gasteizen ere, Zuloa liburu dendan, urriaren 23an 18:30etatik aurrera.
Gehiago irakurri: “Antes del Paraiso”aurkeztuko da gaur Bilbon, Pedro Ugarteren azken lana
Mikel Santiago, AEE/EIEko 100. bazkidea
- Xehetasunak
Mikel Santiago-ri ongietorria ematen diogu, elkarteko 100. bazkidea.
Bere thriller, suspentse eta fantasia eleberriengatik nazioarteko mailan miresmena eta ospea lortu dituen egilea Euskadiko Idazleen Elkarteko bazkide egin da, 100. bazkide moduan gainera.
AEE/EIEn bazkidetzea elkarrizketa txiki batekin ospatu nahi izan dugu, bertan Portugaleteko idazleari gai ugariren inguruan duen iritziari buruz galdetuz, hots, sektorearen egungo egoera, bere erronka profesionalak eta egile bati asoziazionismoak ematen dizkion onuren bere ikuspegiari buruz.
- Nola dakusazu argitalpen sektorearen etorkizuna, orokorrean eta Euskadin, egun bizi dugun testuinguruan?
Pasa berri dugun krisialdia ikusita, argitalpen sektoreak nolabait eusten diola iruditzen zait. Beti esan izan dut irratiak komunikabideen munduan duen egoeraren antza duela. Iraganean izan zenaren dimentsio txikiago batean egokitu da, baina modu tinkoan egokitu dela dirudi.
- Egungo egoeran, zure ustez zein onura dakarzkie idazleei elkarte batean bazkidetzeak?
Lanbide bakartia dugu eta edozein laguntza ona da. Elkarte baten bazkide izateak informazio asko eskuratzeko bidea ematen digu, bai eta formakuntza profesionala lortzeko eta beste kideekin esperientziak elkarbanatzeko aukera ere, eta hori funtsezkoa da gure eskubideak defendatzeko.
- Idazle moduan, zeintzuk dira zure buruari planteatzen dizkiozun erronkak?
Artista moduan, nire erronka nagusia sortzen jarraitzea da. Oso gogorra, baina ederra ere dela iritzi dudan ogibide honetan jarraitzea. Idazten eta argitaratzen jarraitzea bera arrakasta da.
Eskerrik asko eta ongi etorri, Mikel!
Jorge Urretak bere eleberri berria aurkeztu du, “Próxima estación, conspiración”.
- Xehetasunak
Obra hau formatu elektronikoan plazaratu du Click Ediciones argitaletxeak, Planeta Taldeko argitaletxe digitala alegia, eta thriller poliziako tentsiodun bat aurkezten digu, José Javier Abasolo eleberri beltz egile bilbotar ezagunak izenpetzen duelarik hitzaurrea. Liburu digitalen salmentarako plataforma nagusietan jada eskuragarri dagoen obra berri honi buruzko informazio gehiago ondoko estekan aurki dezakezu.
Jorge Urretak berak dioenez, eleberri hau ilusio handia eta erronka polita da berarentzako, gehien landu duen eleberrietako bat baita honakoa eta, aldi berean, argitalpen talde handi batean sartzea ekarri baitio.
“Próxima estación: conspiración” eleberriarekin batera 2020 urte honetan Jorge Urretak “El noias” plazaratu du, digitalean zein paperean Meiga Ediciones argitaletxeak argitaratutako eleberri beltza alegia, bere plazaratzea koronabirusaren ondorioz atzeratu izan arren, orain salmenta digitaleko plataformetan eskuragarri egoteaz gain, liburu-denda guztietara iristen ari delarik.
Jorge Urretaren idazkiekin gozatzen jarraitzeko intrigazko eleberri bikote paregabea.
Jarraian bi obren sinopsia kontsulta dezakezu.
Gehiago irakurri: Jorge Urretak bere eleberri berria aurkeztu du, “Próxima estación, conspiración”.