Abel Amutxategi bilbotarra haurrentzako literaturara itzuli da Cuentos a tumba abierta liburuarekin, 9 urte baino gehiagoko irakurleentzako ipuin antologia bat, bertan umorea eta beldur generoa nahasten dituelarik R.L. Stinen Goosebumps (Pesadillas gaztelaniaz) sail mitikoaren izpiritua jasoz.

Mamuak, banpiroak, izpiritu gaiztoek deabrututako panpinak, nahi duzun guztia emateko gai diren talismanak, sekretu ilun bat baino gehiago ezkutatzen duten irakasleak... Eta horrela, ikaraz ikaraz, baina barrez barre ere eramango zaituzten hamasei kontakizun batu arte.

Halloween data hauetan irakurtzeko liburu bikaina, bai edo pijama festa batean barrez lehertzeraino ikaratzen jolastu nahi baduzue ere.

 RBA  argitaletxeak plazaratua da eta ilustrazioak Jordi Villaverdek sinatzen ditu.

Sinopsia

Zure etxetik gertu dagoen hilerri batean Funesto Mortimer izeneko guarda oso berezi bat bizi da, eta kontatzeko istorio mordo bat du.

Arriskuz, izaki arraro eta gertakari beldurgarriz josiriko mundu berriak iristear dituzu. Ireki hilerriko ateak eta presta zaitez mundu ezezagun batean sartzeko.

Ausartuko al zara?