"Lehen enperadorearen hilobia" liburua aurkezten dugu, Txano eta Oscar anaien abentura sagaren zazpigarrena, Julio Santos eta Patricia Pérezek sortua. Txano eta Oscarren liburu guztiak bezala, “Lehen enperadorearen hilobia” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, bai paperean bai eta digitalean ere, Xarpa Books argitaletxearen bitartez autoargitaratua. Abentura berri honi buruz gehiago jakiteko aukera duzu bere booktrailerraren bitartez.   

Bizi dugun egoera berezia dela eta, Julio Santos eta Patricia Pérezek liburu honen mundu mailako online aurkezpen bat egitea erabaki dute, hori datorren larunbatean, urriak 24, izango delarik, ondoan adierazten dizkizuegun ordutegietan:

  • 18:00 Espainiako ordua
  • 11:00 Kolonbia, Mexiko, Ekuador eta Peruko ordua
  • 12:00 Venezuela eta Boliviako ordua
  • 13:00 Argentina, Txile eta Brasilgo ordua

Txano eta Oscar anaien abenturak: Lehen enperadorearen hilobia, sinopsia

“Kaixo! Nire izena Txano da eta nire anaia bikia Oscar deitzen da.

“Xiango gerlari ospetsuak ezagutzen al dituzu?

Ba abentura honetan horiek bisitatzeko Txinara gonbidatu gintuzten eta aurrean eduki genituenean, ikaragarriak iruditu zitzaizkigun.

Baina milaka urte dituen armada horren atzean misterio harrigarriago bat ezkutatzen zela aurkitzea izan zen hoberena, gurekin harremana baitzuen gainera. Ez dizut ezer gehiago esango.

Txina inperialera gurekin etorriko al zara?”

Txano eta Oscar anaien abenturen jatorria eta garapena

 Txano y Oscar anaien abenturen bilduma,Julio Santos eta bere familiak autokarabanan munduan zehar egin zuten hiru urteko bidaiaren ondorioz jaio zen.

2017ko urrian Txano eta Oscar anaien abenturen lehen bi liburuak argitaratu ziren (“Harri berdea” eta “Maxi operazioa”) euskaraz eta gaztelaniaz eta paperezko formatuan zein digitalean. Orduz geroztik lau liburu gehiago agertu dira (“Jadezko dragoia”, “Dogon herriaren sekretua”, “Konjuru eskarlata” eta “Lurpeko bizilagunak”) eta orain zazpigarrena plazaratu da, “Lehen enperadorearen hilobia”.

Gaur arte argitaratutako Txano eta Oscar anaien liburuak honakoak dira:

  • Txano eta Oscar 1 - La piedra verde / Harri berdea
  • Txano eta Oscar 2 - Operación Sabueso / Maxi operazioa
  • Txano eta Oscar 3 - El dragón de jade / Jadezko dragoia
  • Txano eta Oscar 4 - El secreto de los dogón / Dogon herriaren sekretua
  • Txano eta Oscar 5 - El conjuro escarlata / Konjuru eskarlata
  • Txano eta Oscar 6 - Los vecinos subterráneos / Lurpeko bizilagunak
  • Txano eta Oscar 7 - La tumba del emperador tigre / Lehen enperadorearen hilobia

Informazio gehiago 

“Harri berdea” sagaren lehen liburuak 500.000 deskarga baino gehiago eduki ditu eskuragarri dituen hizkuntzetan, eta oso balorazio onak ditu bai Amazonen (600 aipamen baino gehiago), bai eta Google Play-en ere. Urte honetan zehar, plataforma horietan lehen postuak lortu ditu misterio eta detektibe istorioen eBook nabarmenen zerrendetan.

Txano eta Oscar anaien abenturen liburuak 75 herrialde baino gehiagotan deskargatu dira.

“Harri berdea” bost hizkuntzatan irakurri daiteke: euskara, gaztelania, katalana, portugesa, brasildarra eta ingelera. Gainera, aurki galizieran ere egongo da eskuragarri.

Konfinamenduak bildumaren lehen bi liburuak paperean plazaratzea galerazi zuen. Baina bere egileek, desanimatzetik urrun, ilusioa mantendu zuten eta hirugarren liburua katalanez plazaratu berri dute paperean, “El drac de jade”.

Gainera, konfinamenduan zehar Txano eta Oscar anaien abenturen bildumaren online aurkezpen ugari egin dituzte ikastola eta ikastetxeetan, aukera hau hasi berri dugun ikasturte honetan ere eskaintzen jarraitzen dutelarik interesa dutenentzako.

Txano eta Oscar anaien bildumaren sare sozialetako profilak

Facebook: http://www.facebook.com/txanoyoscar

Instagram: http://www.instagram.com/txanoyoscar

Twitter: http://www.twitter.com/txanoyoscar

Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCEQVIUZWizJtSoquiPI8o_w/videos

Pinterest: https://www.pinterest.es/txanoyoscar