Posible al da kulturaren munduan modu jasangarrian bizirautea? Zein aukera eskaintze ditu egungo egoerak? Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverrik azalduko digute #Egilea20 Jardunaldietan
- Xehetasunak
Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri kulturaren munduan nola biziraun, egoera eta inguruabar ezberdinetara egokituz, edukiko dute mintzagai (STD: 2020/09/10 12:00etatik 13:00etara)
Etengabeko aldaketa eta eraldaketa garaiak bizi ditugu. Egungoa bezalako egoera batean, inoiz baino ziurgabetasun handiagoa duela iruditzen zaigun honetan alegia, agian interesgarria da burua irekitzea, perspektibaz begiratzea eta irekitzen diren alternatibetan arreta jartzea.
- Zein ezaugarri ditu kultura alorreko ibilbide luze batek?
- Zein gaitasun behar ditu idazle batek eginkizun horretara esklusiban aritzeko?
- Zein aukera eskaintzen ditu egungo egoerak?
“Relatos Solidarios de una cuarentena”: zientzilari eta osasun-langileentzako literatura, elkartasuna eta babesa elkartuz
- Xehetasunak
Relatos Solidarios de una cuarentena antologia aurkezten dugu, Iñaki Sainz de Murietak sustaturiko ekimena, bertan beste hamabi egile nazionalek parte hartu dutelarik ere, Fundación Avanza eta Gesernet argitaletxearen babesarekin.
Proiektu honen helburua Biodonostia fundazioari laguntza ematea eta bertarako funtsak biltzea da, ikerketa biomedikoan oso lan garrantzitsua garatzen baitu. Horrela, liburu honen salmentatik jasoko diren mozkinen zati handi bat erakunde horretara bideratuko da.
Obra hau paper formatuan erosteko sakatu hemen eta formatu digitalean nahiago baduzu, jo esteka honetara.
Nola aurkituko dira bestseller berriak? Nola eman ditzakete ezagutzera idazleek haien istorioak hainbeste eskaintzaren aurrean? Thais Pahlek azalduko digu #Egilea20 Jardunaldietan
- Xehetasunak
Thais Pahl gaur egungo argitalpen testuinguruan scoutingak duen garrantziari buruz arituko da #Egilea20 Jardunaldietan (STD: 2020/09/11 12:30etatik 13:30etara)
Supersalmenta gutxiago, haien irakurketak aukeratzeko orduan arrisku gutxiago hartzen duten irakurleak, argitaratzeko liburu berrien bilaketan kontzentrazio handiagoa... gaur egungo testuinguruak eraldaketa sakonak eragiten ari ditu literatura munduan.
- Nola aldatuko da hurrengo bestsellerrak aurkitzeko dinamika?
- Nola har dezakete aurrea editoreek hain konplexua eta lehiakorra den ingurune batean?
- Nola eman ditzakete ezagutzeraidazleek haien istorioak hainbeste eskaintzaren aurrean?
- Zorte-kolpeak amaitu al dira?
Gehiago edo gutxiago irakurtzen al da? Zein euskarri onuratu dira eta zeintzuk kaltetu? Tom Tivnan eta Javier Celayak #Egilea20 Jardunaldietan arituko dira
- Xehetasunak
Tom Tivnan eta Javier Celayak argitalpen munduko joko arau berriei buruz hitz egingo dute #Egilea20 Jardunaldietan (STD:2020/09/11 10:00etatik 11:00etara)
Covid19aren krisialdiak argitalpen munduarengan eragin argia duten egitura eraldaketak sortzen ari ditu (irakurketa gutxiago ibiltarteetan, irakurketa ordutegi berriak, liburuak saltzeko sistema eta salmenta puntuetan aldaketak, mailegu digital eta harpidetzarako sistemen gorakada...)
- Gehiago edo gutxiago irakurtzen al da? Zein euskarri mota onuratu dira eta zeintzuk kaltetu?
- Testuinguru honetan, audioliburuak eta podcastak lagunak edo etsaiak al dira argitalpen munduarentzako?
- Zein izango da liburuaren azoka komertzialen eta literatura jaialdien etorkizuna?
- Nola eragingo dio honek sektoreko eragile ezberdinei (egileak, editoreak, liburu saltzaileak, liburutegiak, irakuleak...)?
#Egilea20 Jardunaldiak digitalean: argitalpen mundua erabateko eraldaketan
- Xehetasunak
Argitalpen mundua erabateko eraldaketan dabil. Covid-19aren pandemiaren ondoren argitalpen munduan zerk iraungo duen eta zer desagertuko den jakin nahi baduzu eta horrek egileei, irakurleei eta sektore guztiari nola eragingo dion, ez galdu datorren irailaren 10 eta 11an egingo diren VII Egilearen Jardunaldiak (#Egilea20), oraingoan formatu digitalean.
Izen eman Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ezer ere ez galtzeko.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbo izango da behin berriro ere ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldien egoitza zazpigarren urtez jarraian.
Hitzaldi guztiak streaming bidez emango dira AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.
Topaketa honek, bere jatorritik, Europa edo Estatu Batuetako lehen mailako adituak Euskadira hurbiltzen ditu argitalpen sektoreari buruzko haien ezagutzak ekartzeko, Eusko Jarularitzako Kultura Sailaren babesari esker, bai eta Bizkaiko Foru Liburuteagiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzari esker ere.
Gehiago irakurri: #Egilea20 Jardunaldiak digitalean: argitalpen mundua erabateko eraldaketan