Asociación de Escritores de Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Antón Arriola idazleari.
Durangon jaiotako idazle honek, enpresa munduan 20 urteko ibilbidea egin ondoren, 2014an “Rjukan” bere lehen eleberria argitaratu zuen. Ondoren, “La travesía del Voga” idatzi zuen (2015 Playa de Ákaba Narratiba Saria).
2016an, “El Negro y la Gata” lanarekin, Ander Azurmendi apaiz ohi eta Antropologia irakaslea protagonista duen saila hasi zuen Erein argitaletxean, bere bigarren alea, “El caso Newton” alegia, 2018an plazaratuz. Berriki, pasa den irailean hain zuzen ere, sagaren hirugarren liburua argitaratu da, “El diario de Josef Barath”, Zira enperadoreak Lekeition emandako urteen gaineko fikzio historikoa.
Antón Arriola AEE/EIEra sartu izana aprobetxatuko dugu obra berri honetan sakontzeko.
“El diario de Josef Barath” eleberriaren sinopsia
Ander Azurmendi Lekeitiora joango da Josef Barathen pausoak jarraituz, Zita enperadoreak Gerra Handiaren ondoren, tronutik kendu eta erbesteratu ondoren, hogeiko hamarkadan Bizkaiko herrian sortu zuen gorteko kide garrantzitsuetako bat alegia. Bere egunerokoaren arabera, bertan konspirazio ilun bat antolatu zen, bere helburua Austria eta Hungariako tronuetan Otto Habsburgokoa infantea berriro tronuratze zelarik. Barath, oinordekoaren irakaslea, konfabulazio odoltsuaren sustatzaileetako bat izango da. Baina protagonistaren ikerketak esku beltz batek oztopatzen hasiko ditu; iragana lurperatzen uzteko prest ez dagoen esku boteretsu bat.
Ander Azurmendiren sagaren ale berri honetan, egileak thrillerraren erritmo frenetikoa gure iraganaren gertakari historikoen oroitzapenarekin uztartzen ditu. Gaurko egunen eta gerra arteko garaiaren artean kokaturik, “El diario de Josef Barath” eleberriak euskal lurretatik Viena, Budapest eta Madrileraino eramango gaitu, mundu gerra berri batean amaituko zuten urte aztoratu horietan biziaraziz. Protagonisten amodio istorioarekin trebetasunez nahasten den trama bizi bat da.
Ongi etorri AEE/EIEra, Anton!