Akordio honen bitartez, aipatutako hiru enpresek urtean gutxienez bost titulu ekoiztea adostu dute, 2020 urtean hasiko direlarik horiek audio plataforma guztietan banatzen.
Elkarte honetatik jaio diren lehenak honakoak izan dira: José Ángel Mañasen "Conquistadores de lo imposible"; Ángela Vallveyen “No lo llames amor"; Cristian Perfumoren “El criptoregalo"; M.J. Praderaren “La escultural Mary" eta Paco Carreñoren "La segunda vida".
Hiru enpresa hauek elkartzearen helburua, gaztelaniadun munduarentzako audioliburu formatuko gaztelaniazko narratiba kopuru geroz eta handiagoa eskaintzea da. Egile ezagunen istorio handiak, bere soinu artxiboen ekoizpenean kalitate handikoak eta irakurle mota guztientzako; formatu hau ohiko moduan jada kontsumitzen dutenentzako, bai eta entzule berriak erakartzeko ere.
Beatriz Celaya Alt autores-eko editoreak oso modu positiboan baloratu du akordio hau. “Jaio ginenetik eta aro digitala ulertzen genuela esanez aurkeztu ginenetik, gure edukiak orain arte zeuden formatuetan eskaintzeko (papera, ebook, audioliburua eta podcast) argitalpen estrategia teknologiko bat eraikitzen lanean aritu gara, bai eta eduki horiek telesail eta filmetan bihurtzeko ere. Konfinamenduak kontsumo ohiturak eraldatu ditu eta hilabete gutxi batzuetan bakarrik Espainiako 50.000 irakurle baino gehiago animatu dira ebook eta audioliburu formatuetako irakurketa lehen aldiz probatzera. Horrela, sektoreak patxadaz hartzen zuen aldaketa prozesuan dena bizkortu izana ekarri du honek. Horregatik, eta irakurle eta idazleen eskariei erantzuna emateko, gure eduki kulturalak formatu digital guztietan eskaintzeko lanean aritu gara, eduki bera formatu ezberdinetara egokitzeak balio erantsia ematen duela uste baitugu”.
Elkartea
Xook Audio entzunezko edukiak sortzen espezialistak dira: audioliburuak, podcast, audiokomikia, audiosailak, antzerkia eta entzunezkoa fikzioa.
Jarpa Studio Mexikon entzunezko produkzio eta postprodukziorako konpainiarik hoberen eta fidagarrienetako bat da, soinu diseinuan, voice-over eta ADR-en espezializatuz. Jarpa estudioak Mexiko Hiriko gunerik esklusiboenetariko baten erdian kokaturik daude eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dute.
Alt autores aro digitala eta bere dinamikak ulertzen dituen argitaletxe bat da, eta horregatik bere tresna eta baliabideak bere egileen onurarako erabiltzen ditu.
Bere obrak
José Ángel Mañasen “Conquistadores de lo imposible”, Arzalia Ediciones argitaletxeak paper eta ebook formatuan argitaraturik, Juan Manuel Vargasen ahotsarekin entzungo da eta 1492 urte mitiko horren ondorengo sei hamarkadetan zehar historia guztia jorratzen du. Nortzuk ziren Hernán Cortés, Francisco Pizarro, Diego de Almagro, Bartolomé de las Casas edo Lope de Agirre? Nortzuk ziren haien bidelagunak bidaia horietan eta zer aurkitu zuten lurralde haietan? Zerk zeramatzaten behin eta berriro ere Mundu Berri liluragarri horretara itzultzera?
Ángela Vallvey-ren “No lo llames amor”, Planeta argitaletxeak paper eta ebook formatuan argitaratua, Lina Francoren ahotsarekin entzungo da. Ángela Vallvey amodiozko pasioan murgiltzen da. Gure egunetako jokabide maitati eta sexualak dituen gradazio sotilen errepertorio irudimentsu bat, amodio kortes zaharkituenaren adierazpenetatik, bortxaketaren fantasiaraino edo erabateko entregara.
Cristian Perfumoren “El criptoregalo”, editore eta ekoizleen elkarte honentzako esklusiban eraikitako kontakizun bat da, Adriana Galindoren ahotsarekin entzuteko aukera emango duelarik eta Paularen istorioa kontatzen du, hogeita hamar urte betetzen dituen egunean Leandro bere neba hilaren mezu bat jasotzen duena. Bertan, hil aurretik Leandrok bere arrebarentzako opari bat ezkutatu zuela esango dio. Paulak ez daki opari horren atzetik joateak bere familia guztiz suntsitu dezakeela.
M.J. Praderaren “La escultural Mary”, ALT autores argitaletxeak paperean eta ebook formatuan argitaratua, haien herrialdetik erbeste luzean milaka kubatarren gorabeherak kontatzen ditu. Eta, bereziki, erbesteko haur kubatarren ziurgabetasunak: XX mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadako hasieran Kubatik irten ziren errefuxiatutako haurren, akonpainamendurik gabeko adin txikikoen istorioa, XXI mende betean dauden hainbeste haurren istorio oso antzekoa dutena. Obra honekin, XX mendeko bigarren erdiaren berrikusketa egin daiteke Kubari dagokionez.
Paco Carreñoren “La segunda vida”, Alt autores argitaletxeak plazaratua, Fulen istorioa kontatzen du, Tordesillastarrek familiaren biografia idazteko gonbidaturiko kazetaria alegia. Kontakizun erraza zirudiena ikerketa zail bilakatzen da. Bere lanaren garapenak ustekabeko ondorioak edukiko ditu. Idazle izatetik detektibe izatera pasatzean, bere bizitza arriskuan jarriko duten xehetasunak kontatzera beharturik ikusiko du bere burua.