Gaur, 2020ko azaroak 9, "La nieve cubriendo el patio" izenburua daraman Imanol Bueno Bernaolaren azken liburua liburu-dendetara iritsi da. Obra olerki bilduma bat da eta Valparaiso ediciones argitaletxeak plazaratu du.
Eduardo Villanueva poetak idatzitako obraren hitzaurrean, hala dio:
“La nieve cubriendo el patio” amodioari, desamodioari eta bere aldaerei buruzko poema bilduma bat da funtsean. Amodioa misterio eta galdera moduan; abiapuntu eta helmuga moduan. Osatu gabeko salbazioa ematen duen amodio iheskor eta desagerkorra. Amodioa erredura moduan eta sakona eta mingarria baina beharrezkoa den zauri moduan, “Nik zure gorputzeko katastrofeak maite ditut”. Ni-a, maitatutako pertsonaren inguruan argia lortzen duen itzal bakarti moduan, maitatutako horren gabeziak desesperazioa sortzen duelarik, “Hainbeste denbora zure egarririk gabe, noraezean”. Imanol Bueno Bernaolak iragankorraren, zertzeladaren eta oroimen zatituaren poeta dirudi halaber. Munduaren joan etorriei maitatutako pertsonaren amodioak bakarrik eusten diola dirudi, egilea existentzia absurdotik, egunerokotasunaren hutsunetik erreskatatuz.