Ager Aguirreren eleberri berria salmentan da jada, "MARBHREILIG-En el mundo de los muertos".

Izenburu berri hau "Diatan-El ciclo de los Dioses" trilogiaren hirugarren eta azken atala da, 2019an  "Aisling-En el mundo de los sueños"  liburuarekin hasi zelarik eta aurtengo maiatzean "Grawell-En el mundo de las brujas" izenburuarekin jarraituz. Aurreko aleekin gozatu zutenek, Triz y Gare eleberriko magia, fantasia eta abenturak atseginez hartuko dituzte.

Basauriko egileak oso urte emankorra itxiko du aurten. Bizitzen ari dugun 2020 urte hain berezi honetan zehar, Ager Aguirrek “Diatan” trilogiaren azken bi izenburuak argitaratzeaz gain, "Escalera de crímenes" argitaratu du ( "Póker de asesinatos" eleberriaren bigarren eta ezusteko jarraipena den thriller poliziakoa) eta "La APP", telefono mugikorrean aplikazioak instalatzerako orduan dugun utzikeriari buruzko Tekno-Thrillerra.

“MARBHREILIG-En el mundo de los muertos” eleberriaren sinopsia:

Grawellen bizitako gertakarien ondoren, Trizek bisitatzeko desatseginena den eta itzultzeko zailenetakoa den munduetako batetara joan beharko du. Anwnn Marbhreiligen aurreganbera da, hilen mundua, bertara hurbiltzea espero ez zuen amesgaiztoko mundu bat, bere mediku lana zela eta ezagutzen baitzuen, baina bizitza, eta are gehiago odol sorgin batena, ez da inoiz nahi den bezalakoa.

Mundu horretan ezer ez dela espero bezalakoa ohartuko da Triz, kontatu dioten istorioa sorgin ipuin bat beterik ez dela, eta bere ametsen amaiera oso gertu dagoela. Gertuegi. 

Marbhreilig, hilen mundua, Diathan trilogia osatzen du, jainkoen zikloa, eta Aislingen hasi zen eta Grawellen jarraitu zuen Triz eta Gareren istorioaren amaiera.

Lortuko ote du Trizek Marbhreiligera itzultzea bere ametsek iragarri zuten moduan? Gai izango ote da, azkenean, horiek betetzen? Baldintzak onartzeko prest egongo ote da? Munduak salbatzeko gai izango ote da? Eta garrantzitsuena, bere burua salbatzeko gai izango ote da?