Aste honetan “Arenas Club y Las Arenas: dos historias paralelas” liburua liburu-dendetara iritsi da.
Arenas Club ek bultzaturiko eta Javier Maura idazleak Alt autores argitaletxearekin plazaratutako liburu honek euskal futbol talde enblematiko honen historia kontatzen du, gure futbolaren ekintza gogoangarririk politenetakoak dituelarik.
Arenas Cluba, 1909 urtean 11.000 biztanle baino askoz gehiago ez zituen udalerri gazte batean sortua, Espainiako eliteko futbolean kokatzea lortu zuen hogeita sei urtez, Kopa bat irabaziz (1919ko maiatzaren 18) eta hiru final gehiago jokatuz, Ligako Lehen Mailan sei urtez egoteaz gain, hura lehiaketa ofizial moduan sortzeko modu erabakiorrean eraginez.
Bere arrakastaren historiak are eta meritu gehiago du, garai hartan, bere jokalariak ez baitziren futbolari profesionalak, baizik eta zurginak, igeltseroak edo administratiboak, haien aisialdian entrenatuz eta igandetan zuloz eta putzuz josirik zeuden Lamiakoko zelaietan jokatuz, eta horrenbestekoa zen haien entrega eta konpromisoa, haiek beraiek jartzen zituztela botak, jantziak, baloia eta hori puzteko ponpa ere.
1919an FC Barcelonari irabazitako Koparen oroipena
“Arenas Club y Las Arenas: dos historias paralelas” liburuaren argitalpenarekin, Arenas taldearen kirol arrakasta handienaren Mendeurrenaren oroipenez antolaturiko ekitaldiei amaiera eman zaie, FC Barcelonari irabazitako Erregearen Kopa alegia.
Ekitaldi hauek 2019an hasi ziren Espainiako Futbol Federazioko Presidentearen aldetik benetako Koparen erreplika baten entregarekin -benetakoarekin zer gertatu zen jakin nahi baduzu, liburuak erakusten du-. Oroimenezko Zigilu baten edizioarekin jarraitu zuten, bai eta bi mahai-ingururekin edo Athletic Clubaren aurkako partida batekin ere. Gainera, pasa den 2020ko maiatzaren 18an, Covid19anre konfinamendua zela eta online bidez, “El corazón sensible del fútbol” dokumentala aurkeztu zen, Alt autores argitaletxeak ekoizturik, Sergio Verderen gidaritzapean, Beatriz Celayaren gidoiarekin eta orain aurkezten den liburuan oinarriturik. Bideo honek 3.000 bisitaldi baino gehiago ditu jada Youtuben.
Klub enblematiko baten historia, bere taldearekin batera hazi zen herri batena eta gure futbolarena
Franqui Egusquiaguirre Arenas Clubeko presidentearen hitzetan; “Arenas Club eta Las Arenas: dos historias paralelas” liburuak bere ia 200 orrialdeetan “Klub hau nor zen, nortzuk ziren jokalariak, zertan egiten zuten lan, non jokatzen zuten, noren aurka, nola lortu zuten lehiaketa hori, zein eragin eduki zuen horrek, nola zen bizi ziren ordezkatzen zuten herria eta abar” aztertzen ditu, “Funtsean Klub honetako bazkideei eta jarraitzaileei (asko, eta tokirik susmagaitzenetakoak) zuzenduriko liburu bat da -gaineratzen du Egusquiaguirrek-, baina kirol honen lehen urteei buruzko eta egiten ziren lehiaketei buruzko xehetasunak jakin nahi dituzten futbolzale guztientzako ere. Eta baita ere, argi dago, auzo polit eta ezagun honekin modu batean edo bestean harremana dutenentzat, Kirolaren Europako Hiria saia jaso zuelarik udalak 2014 urtean kirolarekin duen konpromisoa dela eta”.
Eta gainera, Arenas Clubaren ekintza gogoangarriez gain, obra honek Areatzaren historia kontatzen du ere, bere futbol klubarekin paraleloan hazi zen herri gazte batena, harekin erabat identifikatuz eta bere izena txoko guztietara eraman duelarik.
Historia horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez geratu “Arenas Club y Las Arenas: dos historias paralelas” liburua irakurri gabe.