Idoia Amo eta Eva M. Solerekin bere azken obrari buruz hizketan aritu gara: “Dramaboda en alta mar”
- Xehetasunak
Eva M. Soler eta Idoia Amo egileen azkena aurkezten dugu gaur, “Dramaboda en alta mar”, umorea, amodioa, adiskidetasuna eta itsasoa uda honekin gozatzeko.
Egileekin hizketan aritu gara obra honi buruz, haien lankidetza literarioari buruz eta etorkizuneko haien proiektuei buruz ere. Eurek beraiek kontatzen digute.
Galdera – Zer da “Dramaboda en alta mar” liburutik gehien nabarmenduko zenuketena?
Erantzuna – Istorio fresko eta dibertigarria da, uda honetarako bikaina, izan ere itsas bidaia batean gertatzen da. Komedia, amodioa, adiskidetasuna... daude, irribarreak ziurrak izango dira!
G – Zuen lankidetza literarioari buruz hitz egitea gustatuko litzaiguke: nola sortu zen, zer ekarpen egiten dizue eta nola aberasten zaituztete aliantza honek zuetariko bakoitzari?
E – 14 urte genuenetik ezagutzen dugu elkar. Garai hartan kuadernoetan istorioak idazten genituen, elkarri irakurtzen genion eta elkarri aholkatzen genion. Duela sei urte elkarrekin zerbait idatzi genezakeela pentsatu genuen, gure estiloak bateragarriak baitziren, eta hortik Anxious jaio zen, gure lehen eleberria. Hortik komedia erromantikoekin jarraitu genuen, beldurrezkoekin eta paranormalekin ere... Elkarrekin lan egitearen gauza ona zera da, ideiak errazago sortzen direla (edo hori dirudi), beste pertsona batekin eztabaidatzeko aukera baitago. Gure metodoa istorioa prestatzean datza, ondoren eskaleta batekin kapituluetan banatuz eta horietako bakoitzean gertatuko denarekin betez. Hortik aurrera, eszenak edo kapituluak banatzen ditugu, istorioak eskatzen duenaren arabera.
G – Zuen ondorengo proiektuei buruz hitz egin diezagukezue?
E – Asko ditugu! Ideiek ez dute huts egiten eta idazteko zerrenda erraldoia dugu. Hurrengo argitalpen moduan, irailean beste liburu bat plazaratuko du Ediciones Kiwi argitaletxearekin, “Ángeles en la ruta 66”. Autoargitalpen moduan, zenbait argitalpen prestaturik ditugu baina oraindik ez ditugu datak zehaztu, hortaz, informatzen joango gara!
Eskerrak ematen dizkiegu Idoia Amo eta Eva M. Soleri haien denboraren zati bat eskaintzeagatik eta liburu berri honekin eta gertu dituzten proiektu horiekin zorterik onena opa diegu.
EIEra ongietorria eman diogu Elena Letelieri, “Lo que el mar despertó. Voz testimonial de un tsunami en Chile” bere lehen obra aurkeztuz
- Xehetasunak
Asociación de Escritores de Euskadiko Idazleen Elkartera ongi etorria eman diogu Elena Letelieri.
Kazetaria eta Gizarte Komunikazioan lizentziaduna, Talcan (Txile) jaio zen eta Gasteizen bizi da. Kazetari moduan egin du lan, bai esparru pribatuan bai eta publikoan ere. Gasteizen Piuke Ausart programa garatzen bi urte eman ditu, jatorrizko herriei buruzkoa, Hala- Bedi irratian.
Beti nahi izan du liburu bat idatzi. Bere nahia 2016 urtean hasi zen gauzatzen eta 2021eko maiatzean errealitate bihurtu da, "Lo que el mar despertó. Voz testimonial de un tsunami en Chile" izenburua daraman bere lehen obra plazaratuz (Universo de Letras argitaletxearekin).
Bertan bost urteko lanari amaiera eman dio, egileak 2010 urtean Txilen, gertatutako lurrikara eta tsunamiaren biktimen senitartekoak elkarrizketatu dituelarik, Constitución kostaldeko hirikoak bereziki, Maule eskualdean, egilea bere haurtzaro eta nerabezaroko uda guztietan hazten ikusi zuen tokia alegia. Amodio sakoneko istorioak, oroitzapen xamurrak, eskuzabaltasun inkondizionala, ilusioa, itxaropena eta erresilientzia deskribatzen dituzten hamar lekukotza dira.
Liburua, aurtengo maiatzean plazaratua, Gasteizen eta Bilbon aurkeztu zen, bere protagonistetako batzuen partaidetzarekin.
AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Elenari eta liburu honek poz handiak ekartzea eta idazle moduan lan oparo baten hasiera izatea opa diogu.
Ager Aguirrerekin bere azken obrari buruz aritu gara, “Una historia de hu(A)amor”, 37.000 irakurketa aukera baino gehiago dituen komedia erromantikoa
- Xehetasunak
Ager Aguirreren azkena aurkezten dugu, "Una historia de hu(A)mor".
"Una historia de hu(A)mor" komedia erromantiko eroa da, irakurtzeko 37.000 modu ezberdin baino gehiago dituen “aukeratu zure abentura propioan” formatuan emana, 230 mila hitzekin eta lehen pertsonan idatzitako 104 kapitulurekin, irakurleen pertsonaia nagusiaren erabakiak har ditzaten eta haien amodio istorio propioa bizi dezaten ere. Obra hau aurtengo Premio Literario Amazon Storyteller sariko partehartzailea da.
Elkarrizketa txiki bat egin dugu Ager Aguirrerekin bere azken liburu honi buruz eta bere hurrengo proiektuei buruz ere galdetzeko.
Galdera – Obra honi buruz ari gara, eta dakigunez irakurtzeko 37.000 modu ezberdin ditu.
E – Bai, hala da. “Aukeratu zure abentura propioa” liburuak bezalakoa da, bertan erabakitako aukera bakoitzak liburuko beste kapitulu batetara eramaten zaituelarik eta istorioa zure erabakien araberakoa delarik. Fantasiazko eleberrien formatu mota honetara ohituagoak gaude, horietan orkoa arkuarekin edo ezpatarekin hiltzea erabaki behar delarik, baina kasu honetan etxean geratu edo orkoarekin iretetea erabaki beharra dagoen komedia erromantiko batean barneratu dut. Eskutatik zertxobait joan zait eta 104 kapitulu ditu eta istorioa bizitzeko 37.000 modu ezberdin inguru.
G – Hain originala eta anbizio handikoa den liburu baten idazketa prozesuari buruzko zerbait esan diezagukezu? Zer izan da desafiagarriena?
E – Literatura erromantikoaren mundu honetan sartu nahi nintzen, baina nire ikuspuntu pertsonaletik egin nahi nuen. Hasieran genero erromantikoaren klixeak biltzen ibili nintzen, nire irakurleei sare sozialetan galdetuz, eta ondoren horietako balkoitzari galtzerdi baten modura buelta eman diet. Desafiagarriena, hasietako bide bakar batean ere ez galtzea izan da, bai eta horiek istorioaren puntu jakinetan elkartzea eta aukeratutako bidea edozein delarik ere, hasiera bera eta amaiera bera duen amodio istorioa bizi ahal izatea, milaka bide ezberdin izanagatik ere.
G – Eta atsengingarriena?
E – Jada nengoena baino eroago egon gabe amaitu izana. Orain atsegingarriena, bere orrialdeetan murgiltzera animatuko diren irakurleen erreakzioak izatea espero dut.
G – Oso idazle emankorra zarela badakigu, zein beste proiektu dituzu orain esku tartean?
E – Zuek ni hain ongi ezagutzea ez dakit ona ote den... (barrea). Nire hurrengo proiektua berehala agertuko da, UNA HISTORIA DE HU(A)MOR uztailaren 15ean plazaratu arren, abuztuan NO TE FIES DE LO QUE VEN TUS OJOS jarriko baitut salmentan, sorgindutako etxe batean egiten den film baten errodajean zehar girotutako thriller bat, bertan Errealitate Handituak hor gertatzen direnekin asko ikustekoa izango duelarik, Guardia Zibila protagonistaren heriotza ikertzeraino eramanez.
Fantasia iluneko trilogia bat idazten ari naiz ere, baina hori urte amaierarako edo datorren urteko hasierarako izango da.
Eskerrak ematen dizkiogu Ager Aguirreri bere inpresioengatik eta hain istorio xelebre honekin arrakasta handia opa diogu.
Emma Crespok eta Malas Artes argitaletxeak aurresalmenta kanpaina bat jarri dute martxan “La Soberana del Reino Eterno” argitaratzeko
- Xehetasunak
Emma Crespok eta Malas Artes argitaletxeak (Bunkerbooks) crowfunding kanpaina bat jarri dute martxan “La Soberana del Reino Eterno” obra argitaratzeko. Erositako liburuagatik bakarrik ordaintzen den aurresalmenta kanpaina bat da honakoa, behin liburua argitaratzea, modu erosoan jasotzen delarik liburua inolako bidalketa gasturik gabe.
“Oso ilusionaturik nago proiektu honekin” esan digu Emma Crespok berak. “Argitaletxe batekin egiten dudan lehen lana da hau” (bere aurreko obrak modu independentean argitaratu ziren plataforma digitaletan). “Gainera, genero fantastikoko eleberrian murgiltzen naizen lehen aldia da hau, gazte publiko bati zuzendua”.
“La Soberana del Reino Eterno” eleberriari buruz hitz egin diezagun eskatu diogu egile santurtziarrari: “bi munduen arteko jauzien istorio bat da. Horietako batean beldurrak, mendekuak, botere gatazkak eta uko egite pertsonalak aurkitzen ditugu; bestean ordea, laguntasunak eta egunerokoenak diren gatazkek dute protagonismo osoa. Amodioa bietan agertzen den gaia da, genero, arraza eta espezien gainetik gailenduz. Baina horrek ez du esan nahi amaiera guztiak alaiak direnik... Elementu magikoa, beste moduz ezin izan zitekeenez, oso presente dago hasieratik amaierara arte eta agian ustekabeko argumentu biraketaren bat aurkituko duzu. Eleberri fantastikoaren zale bazara, obra osoan zehar literatura estilo honetako egileei erreferentzia ugari aurkitzea interesgarria irudituko zaizu. Eleberria irakurtzen duenak bere pertsonaiekin batera dar-dar egiteko idatzita dago; Rahnen eta Schiurujekin batera bidea egiteko, baina Rebeca eta Ruthekin batera ere; istorioan murgiltzeko eta liburua ixterako orduan bigarren entrega irakurtzeko irrikitan egoteko”.
Kanpaina honetan parte hartu eta obra honen argitalpena lagundu nahi dutenek esteka honen bitartez egin dezakete.
“Camino entre sueños” aurkezten dugu, Dory Lansorenaren poema-bilduma berria
- Xehetasunak
Dory Lansorenaren poema-bilduma berria aurkezten dugu, "Camino entre sueños".
“Camino entre sueños” olerki liburu bat da, bertan bere orrialdeetako paisaiek sentikortasuna, zarrastada, ahanztura, ametsak, errealitatea eta abar izerdituz. Bihotzean babesten diren sentimentu horiek guztiek orrialde bakoitza betetzen dute, irakurlea bertan agertzen den emozioaren partaide eginez.
Paper batean pasioak eta atsekabeak, desirak edo itxaropenak islatzen dituzten hitzak plasmatzen dituenak, erraietan dagoen leize sakonenetik menderagaitz sortzen diren garrasiak direla dakielako. Poesia ez da edertasunari kanta bakarrik, odol gaixoa eta ariman labankadak dira ere.
Poema-bilduma hau irakurtzean, bizitasun berarekin sentitu ahalko dituzu bihotz asaldatu baten pasioa eta arima isilpetu baten garrasi lazgarria.
Dory Lansorenak berak poesiak berarentzako zer esan nahi duen gurekin elkarbanatzea nahi izan dugu.
“Niretzako, poesia idaztea istorio bat kontatzea da eta istorio bat kontatzea inoiz ez da erraza" esan digu Doy Lansorenak berak. Paisaiaren zertzeladak mentalki egiten ditugu, atrezo, imajinazio ariketa eginez, paseatzeko bidezidor bat prestatuz, ilusioz beteriko bihotz baten lorategira euria eramanez eta ametsei bizitza emanez. Kontatzeko hainbeste emozio ditugunean, hatzen puntetan pilatu eta paper orbangabearen aurka erortzen dira.
Horrela jaiotzen dira nire bertsoak, bizitzaren bidezidorrean dagoen edertasuna kontatzeko berehalakotasunarekin, horretan barna egiteko irakurlea txapin gorriak janztera gonbidatzen dudalarik bere Oz partikularra bilatu dezan, amets bat dagoen tokian, beti egongo delako bide bat.
Ez da batere erraza kalteak hitzekin gainetik kentzea, eta hala ere, ongi datorkigu sentitzeko eta idazteko bizitza bertsoaren bitartez margotzea. Idazteko eta sentitzeko”.
Eskerrak ematen dizkiogu Dory Lansorenari bere inpresioengatik eta poema-bilduma honekin gure desiorik hoberenak opa dizkiogu.