Daniel Innerarity Euskal Herriko Unibertsitatean filosofia politikoko katedraduna eta Florentziako Europako Institutuko irakasleak hitzaldi bat eskainiko du Bilbon, Bizkiko Foru Liburutegian , VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan.
Liburutegiak, liburuak eta irakurketa da hitzaldiaren izenburua, bertan liburutegiek gaur zerbaitetarako balio ote duten planteatuko delarik, bai eta liburuzainaren ogibidea zein den, liburuak behin betiko hilko ote diren edo egunen batean irakurtzeari utziko ote diogun ere.
Beste urteetan bezala, Jardunaldi hauetan Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) sektoreko ziurgabetasunak kudeatzera bideratutako hitzaldi batzuk antolatu ditu, aldi berean horiek erronka eta aukeretan bihurtzeko.
Egilearen Jardunaldiek bere zortzigarren edizioa egingo dute aurten, AEE/EIE,k antolaturik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzarekin. 2012 urtean sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera ematen dute (editoreak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), bai eta sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera ere, aldi berean Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea indartuz, Alemania, Erresuma Batua, Mexiko edo Amerikako Estatu Batuetatik haien ezagutza eskaintzera etorri diren lehen mailako hizlarien bitartez.
Irailaren 9an, 18:00etatik 19:00etara egingo den hitzaldi honetara etorri nahi baduzu, erreserbatu zure plaza hemen: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. bertan #CharlaDanielInnerarity traola ipiniz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Jardunaldi honen formatua presentziala* izango da, Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duten guztientzako hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egongo direlarik 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 18:00etatik 20:30etara, eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralez, 09:30etatik 18:00etara.
Data horietan Bilbora hurbildu ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.
* Jardunaldiak legeak pandemiari dagokionez baimendutako neurrietara egokituko dira.
Daniel Innerarityren biografia laburbildua
Filosofia politikoko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta irakaslea Florentziako Europako Institutuan. Europako eta Amerikako unibertsitate ezberdinetan irakasle gonbidatua izan da. Bere azken liburuak honakoak izan dira; “Una teoría de la democracia compleja” eta “Pandemocracia: Una filosofía de la crisis del coronavirus”.
El País, El Correo eta beste komunikabide ezberdinetan ohiko iritzi emailea da.
Sari ugari jaso ditu, besteak beste Euskadi Saiakera Saria, Saiakerako Sari Nazionala, Eusko Ikaskuntza-Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzien Laboral Kutxa Saria eta Kulturaren Vianako Printzea Saria.
“Le Nouvel Observateur” aldizkari frantsesak munduko 25 pentsalari handien zerrendan sartu zuen.
Informazio gehiago hemen.