José María Lizundiari Euskadiko Idazleen Elkartera ongi etorria ematen diogu.
1980 urteaz geroztik Santa Cruz de Tenerifen bizi den bilbotar hau idazlea, saiakera egilea, abokatua eta editorea da.
Kazetaritzan ibilia, Santa Cruz de Tenerifeko Abokatuen Elkargoaren “IUS” aldizkariaren eta “Togas y letras” web orrialdearen zuzendaria izan zen. “Diario de Avisos” aldizkarian artikulugilea izan da, bai eta “El Día” argitalpenean gaurkotasun erredaktorea ere.
Kanariar Ikerketen Institutuko eta Tenerifeko Herriaren Lagunen Errege Elkarte Ekonomikoko kide osoa da. Tenerifeko Arte Ederren Zirkuluko Idazkari Nagusia izan zen 10 urte baino gehiagoz.
Editore moduan "Ensayos Saharianos" sortu zuen eta bere zuzendari da egun, egile marokoar,kolonbiar eta espainiarren 9 izenburu argitaratuz. Horien artean José María Lizundia egilearen "Tánger y Melilla confrontadas, otros sesgos simbólicos y literarios" obra nabarmendu daiteke.
Gai oso anitzak jorratu ditu, hots euskal kultura, kanariar literatura eta kanariar nazionalismoa, Mendebaldeko Sahara, laborismoa, sindikalismoa eta abar.
Lizundiablog blogaren kudeatzailea da.
Ongietorria AEE/EIEra, José María!
José María Lizundiaren obrak
Hogei libururen egilea, horien artean bere euskal gaiagatik "Vasca Cultura de Altura: retorno estético a Oteiza e Ibarrola" lana nabarmenduz.
"El ensayo en la literatura canaria" idatzi du, bai eta "Francisco Aguilar y Paz: el disidente de la vanguardia canaria" Francisco Aguilar intelektualari buruzko liburua eta "José Rivero Vivas" idazle kanariarrari buruzkoa ere.
Mendebaldeko Saharari buruzko bost saiakera idatzi ditu.
Beste liburu motak ere plazaratu ditu, hala nola egunerokoak, sindikalismoari eta laborismoari buruzko saiakerak, eta kanariar nazionalismoari buruzkoak ere, orotara 20 liburu batuz.
"La Guía oficial de Playas de España" (MOTMA, 1996, gaur Trantsizio Ekologikorako Ministerioa) liburuaren egilea da ere.
Editore moduan, "Ensayos Saharianos" bilduma zuzendu eta argitaratzen du, bere baitan egile marokoar, kolonbiar eta espainiarren 9 liburu daudelarik, horien artean "Tánger y Melilla confrontadas, otros sesgos simbólicos y literarios" bere obra nabarmendu dezakegularik.