Literarte argitaletxe eta ekitaldi antolatzaileak Haurrentzako Ipuinen Lehiaketa bat antolatu du, izen bereko aldizkarian argitaratzeko.
Hiru hilabetean behin plazaratzen den literatura argitalpen hau 2020 amaieran bere lehen alea plazaratu zuen eta jada bi ale argitaratu ditu, oraingoan haurrentzako atal bat irekiz, 5 eta 9 urte bitarteko haurrek idatzitako ipuinei bideratua.
Atal honetan txikienen artean sormena, irudimena eta idazketa sustatzea da helburua, haien obrak zabaltzeko kanal bat eskainiz.
Ipuin horiek aukeratzeko lehiaketa deialdia egin da, bere oinarriak jarraian laburbiltzen ditugularik:
Lehiaketaren Oinarriak
- 5 eta 9 urte bitarteko adina duten haurrek idatzitako haurrentzako ipuinak jasoko dira. Gurasoen (bien) baimena eskatuko da, bai eta obraren egilea adin txikikoa dela dioen eta haien eskuz idatzitako ziurtagiri bat, bertan haien datu guztiak agertuz (jaiotze data, NAN, helbidea, telefonoa).
- Ipuinak ezin izango dute orrialde eta erdi baino luzera handiagoa izan (Times New Roman 12, 1,5 lerro-tartea). Jatorrizko lana eta ordenagailura pasatakoa eskatuko dira.
- Hautaketa egin ahal izateko, ipuinek argitaletxearen eskutan egon beharko dute aldizkariaren edizio bakoitzaren hilabeteko 15. eguna baino lehen (hau da, maiatzak 15, abuztuak 15, azaroak 15 eta otsailak 15). Salbuespenez, 2021 urtean aldizkariaren 3 eta 4 aleentzako jasotakoak lehiaketan sartuko dira.
- Aldizkariaren 4. alearen edizioaren ondoren, argitaratutako bi ipuinen lehiaketa egingo da. Irabazleak oraindik zehaztu gabeko saria jasoko du.
- Hemendik aurrera lehiaketak jarraitutasuna edukiko du, 5, 6, 7 eta 8 aleetan argitaratutakoak kontuan hartuz eta hortik aurrera modu berean jardunez.
- Gaia anitza izan daiteke: ez dago derrigorrezko gairik.
- Sariak eta Epaimahaia oraindik zehazteke daude.
- Era berean, irabazle izan ez diren ipuinekin haurrentzako ipuinen bilduma bat egingo duen erabakiko du.
- Dokumentazioa eta testuak Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera bidaliko dira modu argian “CUENTOS INFANTILES” gaia zehaztuz.