Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin.   

2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.

IRUDIA

Jardunaldi honen irudiak, Sergio Verde diseinatzaileak sortua, argitalpen sektorearen egungo egoera islatzea bilatzen du, negozio bide berriak emango dizkion formatuetara irekitzeko jarrera argi baten alde egiten duen sektorearen islada alegia.

EZTABAIDAK

Kontatzen duguna, nola, non eta zein formatutan kontatzen duguna gara. Gizakiak kontakizunen bitartez interpretatzen du mundua eta nori kontatzen ari dizkionaren arabera moldatzen ditu horiek, horregatik joan dira beti paraleloan literatura eta pentsaera.

Jardunaldi hauetan bistaz gal ez daitezen proposatzen dugu eta pandemiak utzi dizkigun ziurgabetasunak kudeatzera zuzenduriko hitzaldiak antolatu ditugu, bai eta ziurgabetasun horiek kalkulatu daitezkeen arriskutan nola bihurtu ditzakegun analizatzeko ere.

Kulturaren barruan negozio bide berriak mesedetuko dituzten transmedia formatuetan egindako edukiak aurkitzen eta ekoizten lagunduko duten narratibei buruz hitz egingo da.

Euskal editore, liburu saltzaile eta egileek 2020-21ean sortutako egoeratik aise irteteko errezetei buruzko mahainguru batean hitz egingo dute.

Arau markoei buruz hitz egingo da, bai eta formatu berri, egile eskubide, salmenta unitarioko modu berri eta harpidetza plataformei buruz, eta argitalpen sektorearen, liburu denden, banatzaileen, egileen eta editoreen inguruan dagoen orori buruz ere, argitaratzen, irakurtzen eta entzuten den formatuak barne.

Narratiba berriak nolakoak diren eta argitaletxe bat gaur nola kudeatzen den ezagutu nahi duten egile eta editoreentzako formakuntza tailer berriak egongo dira ere.

GONBIDATUAK

Argitalpen sektorearen baitan dauden pertsona oro daude gonbidaturik, bai eta idazleak, editoreak, ikusentzunezko edukien ekoizleak eta lehen mailako pentsalariak gertutik ezagutu nahi duen oro ere.

Sarrera irekia izango da lekua bete arte.

HITZORDUA ETA FORMATUA

Osteguna, 2021eko irailaren 9a, 18.00etatik 20.30etara.

Ostirala, 2021eko irailaren 10a, 09.30etatik 18.00etara.

Jardunaldi honetako formatua presentziala izango da, Bizkaiko Foru Liburutegira urbildu nahi duen ororentzako hitzorduekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.

Data horietan Bilbora etor ezin daitezkeenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.
 
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta ezarritako neurri guztietara egokituko dira.