Martín Gómezek “Idazlearen karrera: idatzi, ezagutzera eman eta argitaratu” Tailerra eskainiko du  VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan, ostiralean, irailak 10, 18:00etatik 19:30etara. #Egilea21 Jardunaldiko tailer guztiak Cedrok babestuak dira.  

Gaur egungo eszena literario, editorial eta kulturalaren testuinguruan idazleen karreraren garapena eta proiekzioa gidatzeko ibilbide orri baten diseinu, planifikazio eta burutzearen zerbitzura jarritako nozio, baliabide, tresna eta gaitasun sorta bat eskainiko dizkie tailer honek idazleei. Testuinguru hauen profesionalizazio, modernizazio eta teknifikazio geroz eta handiagoak, idazketarekin berarekin baino beste esparru ezberdinekin ere harremana duten kudeaketa geroz eta konplexuagoa dakar, hala nola komunikazioarekin, promozioarekin eta harreman publikoekin.

Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.

Irailaren 10ean, 18:00etatik 19:30etara egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #TallerLaCarreradeEscritor jarriz. 

Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.

Data horietan Bilbora joan ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

Martín Gómezen biografia

Argitalpen kontsultorea eta kultura kudeatzailea. Erakunde, korporazio, hezkuntza eta irabazi-asmorik gabeko inguruneetan hamabost urte baino gehiagoko lan esperientzia du, bai Iberoamerikan bai eta Europan ere.

Kontsultoretza, formakuntza eta edukien ekoizpen proiektuak garatu ditu hainbat antolakunderentzako, hala nola Acción Cultural Española (AC/E), Garapenerako Nazioarteko Kooperaziorako Espainiako Agentzia (AECID), Amerikako Etxea, Casa Amèrica Catalunya, Caro y Cuervo Institutua, Cervantes Institutua, la Espainiako Errege Akademia (RAE), Espainiako Kanpo Aferetako eta Kooperaziorako Ministerioa (MAEC), la Iberoamerikako Idazkaritza Nagusia (SEGIB), Kolonbiako Kultura eta Kanpo Harremanen Ministerioak, Latinoamerikan eta Karibean Liburuaren Sustapenerako Zentroa (CERLALC), Iberoamerikarentzako Gaztediaren Nazioarteko Organismoa (OIJ), Espainiako Gaztediaren Institutua (Injuve), Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (CCCB), Kolonbiako Errepublikako Bankua, Txileko Liburutegi, Artxibo eta Museoen Zuzendaritza (DIBAM), Kolonbiako Egile Eskubideen Zuzendaritza Nazionala (DNDA), Liburu Elektronikoaren Kongresua, Boli Kostako Institut National Supérieur des Arts et de l'Action Culturelle (INSAAC), Bogotako Arteen Distritu Institutua (IDARTES), Espainiako Kultura Aldizkarien Elkartea (ARCE), Association des Éditeurs Ivoiriens (ASSEDI), Liburuaren Kolonbiako Ganbera, Peruko Liburuaren Ganbera, Bogotako Liburuaren Nazioarteko Azoka (FILBo), Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azoka (FIL), LIBER Liburuaren Nazioarteko Azoka, Madrilgo Liburuaren Azoka (FLM), Sevillako Liburuaren Azoka (FLS), Liburu Independentearen Azoka Kantabrian (FLIC!),  Hay Festival Cartagena de Indias, Factoría cultural, Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa (FGSR), Dosdoce.com, Escuela de escritores, Formakuntzarako Emília Laborategia, Women’s Link Worldwide eta Espainiako, Latinoamerikako eta Afrikako editore ezberdinak —Alfaguara, Literatura Random House, Santillana, Grupo Planeta, Roca, RBA, Océano, Duomo, Tragaluz, Panamericana eta Plataforma—.

Argitalpen ezberdinetan kolaborazio lanak egin ditu ere, hots Anuario del Instituto Cervantes (Madril), La Vanguardia egunkariko cultura/s eranskina (Bartzelona), El Tiempo egunkaria(Bogotá) eta hainbat aldizkari ere, hala nola  El malpensante  (Bogota),  Texturas  (Madril),  Arcadia  (Bogota),  Boletín Cultural y Bibliográfico  (Bogota),  Literata  (Bartzelona),  El Librero  (Bogota) eta  P&M  (Bogotá).  Manual de edición. Guía para estos tiempos revueltos liburuaren egilekidea da, Latinoamerikan eta Karibean Liburuaren Sustapenerako Zentroak (CERLALC) argitaratua 2016an.