Berriki "Dicen que no hablan las plantas" argitaratu berri da, Fernando Maríasen azken proiektua alegia. Espainiako eta Latinoamerikako poesia antologia hau Raquel Lanseros eta Fernando Maríasen proposamen poetiko bat da, Raquel Lagartosen ilustrazioekin. Anaya Infantil y Juvenil argitaletxeak plazaratu duen liburu eder eta zaindu honekin, bere egileek eta ilustratzailek bereziki gogorra eta negu girokoa izan den 2020 urtean zehar burututako lanak 2021eko udaberri betean atera diru loreak.
Plazaratze hau aprobetxatuz, Fernando Maríaeskin obra honi buruz eta gaur egun eskuartean dituen proiektuei buruz elkarrizketa labur bat egin nahi izan dugu.
Galdera – Zer nabarmenduko zenuke “Dicen que no hablan las plantas” liburutik?
Erantzuna – Bakarrik hazten joan den liburu bat da, sentipen hori dugu bere egileek, Raquel Lanserosek eta nik. Lehenik, espainieraz idatzitako 52 poema bildu nahi izan genituen, urteko aste bakoitzerako bana, Naturaren ideiaren inguruan; ozeanoaren bi ertzetako eta garai guztietako poemak, lau ataletan banaturik, urtaro bakoitzeko bana, orden kronologikoa kontuan hartu gabe. Bertan Lope de Vegatik Delmira Agustiniraino agertzen dira, César Vallejotik Rosaía de Castroraino. Beranduago, Raquel Lagartosek liburua ilustratu zuen, lehen orrialdearen ezkerreko goi iskinetik, azken orrialdearen eskuineko behe iskineraino. Ez dago ilustratu gabeko zentimetro bakar bat ere formatu ederreko liburu honetan. Azkenik, biografien atal berezi bat idatzi genuen, bizitza horien guztien gorabeherak oso lerro gutxitan konprimituz. Orrialde hauek, asko konformatzen gaituen mikrokontakizunen mikroliburu antzerako bat osatzen dute.
G – Zer ekarri dizu zuri proiektu honek?
E – Emaitzaz gain, bikaina deritzodana eta harro sentiarazten nauena, badago ederra, iradokitzailea den zerbait Dicen que no hablan las plantas liburua 2020 urte gogorreko hilabeteetan zehar pentsatu eta burutu izanean, proiektu berriak sortzeko urte zaila izan baitzen. Eta hala ere, lortu genuen.
G – Orain lantzen ari dituzun proiektu nagusiei buruz zerbait esan diezagukezu?
E – Une honetan Los santos inocentes Delibesen eleberriaren antzerki bertsioan lanean nabil Javier Hernández-Simónekin batera. Lan zoragarria eta erantzukizun handikoa ere, 2020ko apirilean estreinatuko dugularik.
Eta irailean eleberri berria edukiko dut. Horri buruz zertxobait aurrerago hitz egingo dugu.
Fernando Maríasi bere denbora eskertzen diogu eta proiektu horiei buruzko berriak ilusioz itxarongo ditugu, eta gaur aurkezten digun liburu eder honek ibilbide bikaina eduki dezan opa diogu ere.
"Dicen que no hablan las plantas" liburuaren sinposia
Naturari amodio adierazpen bat, espainieraz idatzitako berrogeita hamabi poemen bitartez, urteko aste bakoitzeko bana, mende ezberdinetan eta ozeano Atlantikoko bi ertzetako lurraldeetan idatziak, Eguzkiak ematen duen biraren bizi zikloa, argiaren desplazamendu fisikoa eta planetan bizi diren izaki guztien eraldaketa emozionala begiratuz.
Raquel Lanseros eta Fernando Maríasen proposamen poetikoa, Raquel Lagartosen ilustrazioekin, espainierazko poesiaren mapa handia eraikitzeko haien ahotsak eman zituzten poeta hoberenetako batzuekin lau urtaroen iragatea sentitzeko.