Cuentos Cortos para Lavarse los Dientes audio formatuan egindako ipuinak dira, Abel Amutxategi idazleak sortuak, horiekin txikienek hortzak garbitzen ematen duten denbora neurtzen delarik. Gutxieneko bi minutuko luzerarekin, haurrek hortzetako eskuila odontopediatrek gomendatzen duten denbora tartean erabiltzeko modu originala dira.
Orain arte ipuin hauek www.cuentoscortosparalavarselosdientes.com web orrialdean eta Youtube zein Spotify bere kanaletan jarraitzeko aukera zegoen bakarrik. Baina orain, entzuteaz gain, irakurtzeko aukera dago ere.
RBA Infantil argitaletxeak 28 "Hortzak Garbitzeko Ipuin Labur" dituen ale bat plazaratu du. Bertan mago baldarrak, oilar marrantatuak edo suhiltzaile izatearekin amesten duten txirrindulak aurkituko dituzu. Ezin dibertigarriagoak diren ipuinak, haurrek hortzak garbitzen dituzten bitartean irakurtzeko... edo beste edozein unetan ere.
Abel Amutxategik berak esan digunez, “Hortzak Garbitzeko Ipuin Laburrak proiektu iragankor moduan jaio ziren, txikienentzako nahiko aspergarria izaten den eguneko zati bat fantasiaz betetzeko gurasoei laguntzeko modu bat bezala. Zenbait gurasok ipuinak erabiltzeko beste modu batzuk asmatu dituzte, hala nola hortzak garbitu eta ondoren sari moduan erabiliz edo lotara joan aurretik entzuteko. Dena delakoa, paperezko edizio honek haur hauen guztien liburutegian txoko bat irabazteko balio izatea espero dut eta horiek modu ezberdinean gozatzen laguntzea ere”.
“Hortzak Garbitzeko Ipuin Laburrak” liburuaren sinopsia
Ahaztu harea-erlojuak eta txikienek hortzak garbitzen nahikoa denbora ematen dutela ziurtatu!
Oilar marrantatu bat, oso baldarra den mago bat, suhiltzaile izatearekin amesten duen txirrindula bat edo lehoiari ahotsa lapurtzea lortzen duen tximino bat. Hortzak garbitzen ematen duten denbora tartean haurrei irakurtzeko ipuin ezin dibertigarriagoak.