VIII Egilearen Jardunaldia dela eta, irailaren 10ean, ostiralarekin, 11:00etatik 11:45etara “Mundua ulertzeko modua aldatuz” debatea egingo da, bertan Dany Saadia, Dixo-ko CEO, eta Jose Ángel Esteban de Osmos, Grupo Vocento-ko audio zuzendaria egongo direlarik, Nazaret García Crespo, Madfilm-eko fundatzaileak moderatuko duelarik eztabaida. Bertan entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berrien inguruan arituko dira: audioliburuak, podcastak, telebista sailak, filmak eta abar, bai eta agertutako app-ak, istorioak kontatzeko modu berriak, lege markoak, egile eskubideak eta iraultza digitalean argitalpen munduak ekarri duen berritasun oro ere.
Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.
Irailaren 10ean, 11:00etan egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #MesaEntenderElMundo jarriz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.
Data horietan Bilbora joan ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Hitzordua
“Mundua ulertzeko modua aldatuz” mahai-ingurua, Dany Saadia, de Dixo-ko CEO, eta José Ángel Esteban, Grupo Vocento-ko audio zuzendariarekin, Nazaret García Crespo, Madfilm-eko fundatzaileak moderaturik.
Ostirala 2020/09/10. 11:00etatik a 11:45etara.
Bizkaiko Foru Liburutegia.
Parte hartzaileak
Dany Saadia
Dany Saadia gauza asko da, baina nagusiki Mexikoko “storyteller” (istorio kontalari) nabarmenenetako bat da. Zineman izandako bere aurrekariek (beste lanen artean), istorioak kontatzeko bere trebetasuna eta pasioa frogatu dute, dela irudiak audio batekin elkartuz (zinema) edota pertsonaiak errealitatera ekartzeko maisutasunez zuzenduriko eta antzezturiko audio batean bihurturiko gidoi boteretsu baten garapenaren bitartez bere imajinazioa askatuz (podcastak).
Saadiaren aburuz podcasta istorioak kontatzeko formatu sineskorra da, bertan gidoi eta audio on batzuen ekuazio perfektu bati esker, pertsonaia bati bizia ahotsaren bitartez emateko aukera baitago. Eta hain zuzen ere, horri esker, formatu honek komunitatea sortzeko ahalmena du, beste komunikabideek ez bezala.
Storytellingarekiko bere pasioak podcast ugari lantzera eraman du, dixo.com bere web orrialdean argitaratzeaz gain, beste plataformetan ere eskuragarri daudelarik, hala nola, Amazon, Apple, Google edo Spotify, Latinoamerikako eta gaztelania darabilten beste herrialdeetako erabiltzaileentzako aukera sorta handituz.
José Ángel Esteban
Kazetaria, gidoilaria eta audio, zinema eta telebista ekoizlea da. 2021eko otsailetik grupo Vocento-ko agerkarien audio eta podcast alorra garatzen du.
Aurretik, Osmos Global-eko ekoizle eragile moduan, El Rey del Cachopo sortu eta jaurti zuen Spotify-rekin, bai eta El Desafío dokumentala 21 ataletako audio narratiboa egokitu ere Audible/Amazon plataformarentzako.
Podimo-rentzako podcastak martxan jartzen parte hartu du ere (Oye Como Va, Tu no me conoces). Aurretik, eta Mediapro eta Audible-rentzako, Vis a Vis telebista saila audiorako denboraldi bakarrean zuzendu eta ekoitzi zuen.
Podium-en Le llamaban Padre podcasta eta En qué puedo ayudarte audio komedia idatzi eta zuzendu zuen ere. Movistar-entzako 2017/2018an El Cañonazo produktorarik La Peste eta La zona telebista sailen transmedia edukiak garatu zituen ere, bertan podcast ugari, dokumental interaktiboak eta transmedia hedapeneko beste formatuak jorratuz.
Bere karrera profesionalean zehar aldizkariak zuzendu eta egunkariak sortu ditu, zinema eta telebistarentzako modu egonkorrean idatzi eta ekoitzi du eta irakasle lan iraunkorra mantendu du ere Latinoamerikako eta Madrileko Carlos III Unibertsitateko ikasgela eta tailerretan, azken honetan gidoi eta entzunezko formatuen irakasle delarik gaur egun.
Nazaret García Crespo
Ikus-entzunezko sektorean hemezortzi urte baino gehiagoko ibilbidearekin, 2021 urtean beste bi kiderekin batera, ikus-entzunezko, literatura eta nazioarteko sektorean espezialistak biak, MadFilm sortu zuen, bere helburua kultura enpresen nazioartekotzea eta berrikuntza izanik.
MadFilm honakoetan dago espezializaturik:
- MadFilm Events: Ikus-entzunezko ekitaldien burutzearekin harremana duten aspektu guztietara bideratua.
- MadFilm Books: Pantaila ezberdinetara egokitzapen literarioen sustapenera bideratua.
- MadFilm Formación y Asesoría: ikus-entzunezko proiektu baten salmenta dossierretik, finantzaketa nazionalaren eta nazioartekoaren diseinua lantzeraino.
Nazaret García Crespo, MadFilmeko lankideekin batera, Zinema Akademiako Erresidentzia Programan laguntzen du, bai eta CIMA Impulsa programan, AMAn, FGEE eta beste abarretan ere.
KWAn nazioarteko salmentan lanean hasi zuen bere ibilbide profesionala, baina berehala dokumentaletan espezializatu zen.
Ekoizle eragile moduan bere filmografiaren artean honakoak nabarmendu ditzakegu: “Chillida, Esku Huts”, Bilbon egoitza duen Marmoka Films produktoraren eta Explora, TVE eta ETBren koprodukzioa, Eusko Jaurlaritzaren eta MEDIA Programaren laguntzarekin, AVRO-ra aurretiaz saldua. Eta “Los últimos cazadores”, Ma.ja.de (Alemania) eta Explora Filmsen koprodukzioa, ARTE eta Mdr-rekin batera ekoitzia.
Gainera, ikus-entzunezko proiektuen ebaluaketan esperientzia handia du, ebaluazio komite ezberdinetan parte hartu baitu, hala nola ICAA edo Europa Creativa, besteak beste.
Nazaret Zuzenbidean lizentziaduna da Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Zinema ikasketak egin ditu Unibersity of Edinburgh-en eta Ikus-entzunezko Kudeaketa Europako Masterra ere Media Business School-en (MEDIA Programak babestua).