#Egilea21 “Egilea argitalpen mundu berrian” VIII Jardunaldiaren memoria eta bideoak
- Xehetasunak
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak egileak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak bildu zituen irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egin zen bere zortzigarren edizioan, bertan liburuaren munduan egondako eraldaketatik eratorri diren aspektuetako batzuk analizatu zirelarik, bai eta horrek sortzaileengan dituen inplikazioak ere. Pandemiak utzitako ziurgabetasunak kudeatzea eta horiek kalkulatu daitezkeen arriskutan nola eraldatzearen gainean hausnarketa egitea izan zen topaketa honen helburua.
#Egilea21 Jardunaldian audio eskaintza eta eskariaren hazkundea bezalako gaiak jorratu dira, sortzaileentzako, editoreentzako eta ekoizleentzako aukerak sortzen ari baititu; gehiegizko esposizio garai hauetan arreta nola lortzeko eta arrazoitzeko gakoak, orain liburu fisikoa eta digitala, podcasta eta audioliburuak sektoreko ekimen berrietan elkartzen baitira, bertan salmenta elektronikoko kanalak erosketara eta salmentarako lider argiak direlarik; tokiko kultura beste herrialdeetara iristeko erakundeek eta editoreek burutzen ari duten lana; eta hain aldakorra den mundu honetan idazketari esker bizirauteko bi idazleen esperientzia.
#Egilea21 Jardunaldiko saioen bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu, grabatu eta Euskadiko Idazleen Elkarteko YouTube kanalean zintzilikatu baitira nahi duzunean kontsultatu ahal izateko.
Aurkezpen instituzionala (30 min)
Hizlariak:
- Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Kontseilaria.
- Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna.
- Pedro Sánchez, Cedro-ko Bazkide Departamentuko Nagusia.
- María Eugenia Salaverri, AEE/EIEko Presidentea.
Daniel Innerarityren hitzaldia “Noiz utziko diogu irakurtzeari?” (60 min)
Roger Casas Alatristeren hitzaldia “Multiplataforma eszenatoki berriak: egokitu ala hil” (55 min)
Eztabaida mahaia: “Mundua ulertzeko modua aldatuz” (52 min)
Hizlariak:
- José Ángel Esteban, Vocento Taldeko audio zuzendaria.
- Javier Celaya, Podimo España eta Latam-eko Zuzendari nagusia
- Nazaret García Crespo, Madfilm-eko fundatzaile kidea.
Eztabaida mahaia: “Kulturaren nazioartekotzea” (50 min)
Hizlariak:
- María Lynch, Casanovas&Lynch-eko fundatzaile kidea eta literatura agentea.
- Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaile kidea.
- Martín Gómez, kultura kudeatzailea eta kontsulorea.
Idazleen arteko elkarrizketa: Ángela Vallvey eta María Eugenia Salaverri (47 min)
Eta, #Egilea21 Jardunaldiaren Memoria pdf formatuan deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen. Bertan datu guztiak zehaztasunez aurkituko dituzu, bai eta lortutako ondorioak, kronika eta topaketa honek komunikabideetan eta sare sozialetan izandako eragina ere.
Jardunaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin, hauei guztiei haien etengabeko laguntza eskertuz.
#Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak
- Xehetasunak
2021eko irailaren 9 eta 10 egunetan VIII Egilearen Jardunaldiak egin dira, Covid-19aren pandemiaren inguruabarretara egokituriko formatu presentzialean egin ere. Jarduera guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian garatu dira.
Jarduera guztiak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkartearen Youtube kanalean zintzilikatuko dira aurki.
Zortzigarren Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldi honetan Covid-19 ondorengo eszenatokian jarraitu beharreko bideari buruzko hausnarketa egin da. Zer gertatu da? Zer asmatu beharko dugu? Zer ikasi dugu? Eta zein bide gomendatzen dute adituek? Azken finean, denoi eragiten digun etorkizunari buruzko hausnarketa egin da.
Jardunaldi hau Departamento Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari esker eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren lankidetzari esker izan da posible.
Gehiago irakurri: #Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak
#EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU
- Xehetasunak
“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketaren VIII edizioak, irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egingo dena, mundu osoko espezialistak elkartuko ditu.
Istorioak kontatzeko modu berriak eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriak izango dira jorratuko diren gai handietako batzuk.
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilaria, eta Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna izango dira topaketa hau inauguratzeko arduradunak, eta horiekin batera argitalpen sektore barruan dauden beste pertsona ugari egongo dira, bai eta idazleak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak eta lehen mailako pentsalariak gertutik ezagutu nahi dituzten pertsonak ere. COVID afera dela eta, aforoa murriztua izango da.
“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldien VIII Edizioa, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko Idazleen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin, irailaren 9 eta 10ean egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian. Presentziala izango den VIII topaketa honen leloa honakoa izango da; “Kultura eta bere industria elkarrekin ber-imajinatuz”; kulturaren industriak aurre egin beharreko erronka berri eta arriskuen gainean adituak hausnartzera eramango dituen leloa alegia, honen bitartez bi galdera handi planteatuz: Noiz utziko diogu irakurtzeari? Sortzailea argitalpen eszena berritik desagertuko al da?
Topaketa honen formatua presentziala eta Streaming bidez izango da, BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIAN egingo diren hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrekin, 2021eko irailaren 9tik, ostegunez, 16:00etatik 19:30etara, 2021eko irailaren 10era arte, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara.
* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.
Gehiago irakurri: #EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU
“Usted está aquí. Ellos también” aurkezten dugu, Abel Amutxategik parte hartu duen umorezko antologia bat
- Xehetasunak
“Usted está aquí. Ellos también” kontaktu estralurtar bat izan litekeenari buruzko bost ikuspegi oso ezberdin eskaintzen dituen umorezko antologia bat da. Baina beste ezeren gainetik, umorea egiteko bost modu oso ezberdin defendatzen dituzten bost egileren proiektua da. Umorea ez baita bakarra eta hirukoitza, generoaren klasikoren batean esaten den moduan, forma ugari har ditzake ordea.
Abel Amutxategi, Bandinnelli, Pablo García Maeso, Sergi Álvarez eta Sergi Escolano dira bost egile hauek. Haiek izan dira linea estralurtarren atzean infiltratu direnak, segurtasun neurri funtsezkoenekiko erabateko mespretxua agertuz eta, ez agur eta ez adio, haien misioan zehar ikusi, entzun, ukitu, miazkatu edo usaindu duten guztia haien kontakizunetan plasmatu dute.
Arkitektura desmuntagarriaren onurei buruz irakurriko dugu, bai eta alien mota batzuen glandula epirrenalen maitasunezko eflubioei buruz, labezomorro robotiko baten begien bitartez Matías Prats IV ezagutuko dugu, zulo beltzetan zehar bidaiatuko dugu eta etxe-abere bat galaxia arteko bozgorailu batean nola eraldatu daitekeen ikusiko dugu ere.
Hori guztia Ferran Varelaren eskutik eramana, hain ohizkoz kanpokoa den proiektu honen zeremonia-maisu baita.
Honen ondoren irakurtzea eta irribarre egitea besterik ez zaigu geratzen. Beste ezeren gainetik, irribarre asko egitea. Inork inoiz ez baitaki noiz topatuko den estralurtar batekin eta inpresio ona eragiteko bigarren aukerarik ez baitago.
Obra honi buruz gehiago ezagutzeko, bere fitxa ezagutzera eta bere lehen orrialdeak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.
Miren E. Palaciosek bere azken obra aurkeztu digu: “Mis mamás molan”
- Xehetasunak
Miren E. Palacios idazlearen azken obra aurkezten dugu,“Mis mamás molan” izenburuarekin eta Palabras de Agua argitaletxeak plazaratua. Silvia Campos marrazkilariaren ilustrazioak daramatzan haurrentzako ipuin bat da.
Obra honi buruz eta idazle moduan bizi duen une honi buruz Miren E. Palaciosek berak hitz egitea nahi izan dugu.
Galdera – Hitz egiguzu “Mis mamás molan” ipuinari buruz. Obra honetatik zer nabarmenduko zenuke gehien?
Erantzuna – Magiaz beteriko ilustrazioak dituen haurrentzako ipuina da.
“El lenguaje de las olas” eleberriaren ondorioz jaio da. Txikienen arteko egoera ezberdinak normalizatu nahi ditu, bestea parez-pare begiratuz.
Ipuin dibertigarria eta mezu positiboz beterikoa da. 3, 4, 5, 6 eta 7 urteko haurrei zuzendurik dago. “Mis mamás molan” ipuinak adinik ez duela uste dut.
Aurki euskaraz eskuragarri egongo da ere.
G – Nola definituko zenuke egun egile moduan bizi duzun unea?
E – Oso positiboa. Asko begiratzen dut. Irakurtzen, dokumentatzen eta otutzen zaizkidan ideia guztien gainean egoten saiatzen naiz.
Nire irudimena aktibo dago.
G – Zein literatura proiektu dituzu buruan?
E – Badaude proiektuak, noski! Baina oinak lurrean eduki eta errealitatea ikustea nahiago dut, esku artean duzuna burutzea beti ez da posible.
Eskerrak ematen dizkiogu Miren E. Palaciosi bere denbora eskaintzeagatik eta bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik. Obra berri honek poz handiak ekartzea eta esku artean dituen proiektu horiek errealitate bihurtzea opa diogu.