Mila Beldarrain idazleak esan bezala, “ 'Corisanda de Baigorri' liburuak, bere protagonistak Enrike III Nafarroakoa eta IV. Frantziakoarekin duen maitasun abenturatik haratago, munduko paria guztien historia kontatzen du eta, batera, Lurreko boteretsuen historia, Nafarroarena eta Europa Modernoaren abiapuntuaren historia ere bada”.
Beldarrainek dioenez, ez du “historia zaharkitu eta disekatu bat” islatu nahi izan. Nahiago izan du “iragana orainetik eta oraina iraganetik ulertzea”. Nobela 1572. urtean kokatzen da, alegia, “monarkia absolutuen itzalpean estruktura sozial berri bat jaiotzen ari den garaian. Aldaketak berehala sumatuko dira. Nobleek eta goi mailako burgesek pastelaren euren zatia aldarrikatzen dute eta, banaketa berri horretan, pentsatzekoa da zer egokituko zaien herri xeheari, nekazariei edota agotei”.
Beldarrainek berak adierazi du liburu hau idazte asko disfrutatu duela. "Hainbat episodioetan asko barre egin dut; hartara, amaierara heldu eta azken puntua jarri nuen unean pena handiz esan nien agur pertsonaiei”.