Juan Manuel Uria poetak eta argitaratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan aurkeztuko du 'Las huellas del límite', bere liburu berria. Gasteizen egingo da otsailaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Elkar Liburu-dendan (San Prudencio Kalea, 7). Elisa Rueda poetak lagunduko du aurkezpenean. Donostian, Jorge G. Aranguren poetak lagundua, hilaren 12an egingo da aurkezpena, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Zubieta Liburu-dendan (Gipuzkoa Plaza, 11). Bilbon, Beñat Arginzoniz poetarekin batera aurkeztuko du liburua, otsailaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Casa del Libro liburu-dendan (Urkixo Zumarkalea, 9).
“Gizakiak bere ibilbidearen aztarna uzten du. Aztarna horri, historia deitu ohi diogu”. Honelaxe dio bere hasieran 'Las huellas del límite' (Baile del Sol Argitaletxea) liburuaren atzealdeko testuak.
Sei kapituluetan egituratua dago: 'Seis cuadros', 'Nostalgias', 'Diario del Vértigo', 'Decembrinas', 'Manifestación tardía de la primavera' eta 'Vértigo', Uríak denboraren joana eta horrek guregan usten duen aztarnari buruzko hausnarketa egiten du; baina, batera, bizitzan zeharreko gure ibilbidea eta denboran guk usten dugun aztarnaz ere aritzen da. Aztarna hori, zenbaitetan, ezabaezina bilakatzen da, hori da behintzat Caravaggio, Lorca, Chopin, edo René Char bezalako sortzaileek utzitako aztarnaren kasua. Gertaera gogoangarriak markatzen dituzten aztarnak, iluntasuna argitzen dutenak, jarraitu beharreko bideak markatzen dizkigutenak.