Gaurkoan Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Basaurin jaioa, Informazio Zientzietan lizentziaduna Kazetaritza adarrean Leioako EHUn. Banketxe batean aurretiko erretiroa hartu ondoren ekin zion bere literatura jarduerari 2006an.
Ordutik hona bi obra plazaratu ditu: DENTRO DE ESTE SUR (Ediciones Vitruvio, 2019) olerki bilduma eta EL TANGO Y LA MAREA (Ediciones Vitruvio, 2020), azken honi helduko diogularik gaurkoan bereziki.
Ongi etorria AEE/EIEra, Roberto!
"El tango y la marea" eleberriari buruz
Bada jendea, irakurle modernoak, ez dakitenak eskutitz batek, gutun-azal batean iristen ziren horiek, bizitza nola aldatu ziezaiketen, eta eskuz idatzirik, onerako edo txarrerako, nola erakusten ziguten bizitza.
El tango y la marea eleberrian, duela berrogeita hamar urte baino gehiagoz Frantziako herri txiki batean bizi den emigrante espainiar batek, bere bizitza betetzen duten eskutitz batzuk jasotzen ditu, pixkanaka bere ingurua aldatuz.
Iraganera daramaten eskutitzak, lehengo bizitzara, eta bere buruari buruzko, bere iraganari eta etorkizunari buruzko erantzun sorta bat eraikitzen dutenak.
Tango erritmoarekin, dantzatu eta sentitu egiten den abesti baten modura, joan eta etorri dabilen marea moduan, Roberto López San Josék xumetasunez beteriko eleberri bat idatzi du eta aldi berean, gogoratzeak eta bizitzeak dakarren misterioz betea ere.