Atseginez iragartzen dizuegu Marga López Azkona Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Abagunea aprobetxatuz, datorren ekainaren 28an, 19:00etan, Bidebarrietan (Bilbo), bere liburu berria aurkeztuko dela iragartzen dizuegu, “Resolución de conflictos y mediación” izenburuarekin eta Ediciones Carena argitaletxearen eskutik. Egilearekin batera Vicenta Alonso de la Cruz egongo da, psikologoa eta Bizkaiko Espetxeko zuzendaria, bai eta Iñaki Basabe Bolivar kantautorea ere.
Marga López Azkona psikologoa da. Proiektu sozial ezberdinen diseinuan eta martxan jartzean lagundu du. Giza harremanen munduarekiko interesa azaldu du beti eta bere ezagutza teknikoak erabili ditu bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea bezalako esparruetan. Psikologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Marketin Zuzendaritza eta Planifikazio Estrategiko ikasketak Negozioen Europar Eskolan, Bilbon. Gatazken konponketan unibertsitate masterra Atlantikoko Europar Unibertsitatean. Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko bekaduna psikologia, soziologia eta literaturaren ikerketa ikastaroetan. Eusko Jaurlaritzarentzako toxikomano ohien gizarteratze soziolaboralari buruzko eta drogei buruzko azterlanak burutu ditu. Ediciones Carena argitaletxean “Los pies del peregrino” saiakera argitaratu du eta orain "Resolución de conflictos y mediación" obra berria aurkezten dabil.
Ongi etorria AEE/EIEra, Marga!
"Resolución de conflictos y mediación” liburuari buruz
Gatazka errealitate sozialaren zati da eta pertsonen edo taldeen artean bateraezinak diruditen ezberdintasunen existentziara loturik dago.
Antolaketa-kulturak, erakundearen klima psikologikoak eta antolaketa-komunikazioak gatazken sorreran eragina dute, bai eta enfrentamendu eta konponbide estiloetan ere.
Pertsona askok mota honetako prozesuak bizi izan ditugu antolakunde ezberdinetan, denboran betikotzen diren eta mota guztietako ondorio kaltegarriak dakartzaten gatazkak.
Horregatik deritzot garrantzitsua helburu nagusia honakoa izatea: gatazken konponketarako interbentzio bat diseinatzea, antolakunde sozial batean enfrentamendu bat izan duten bi taldeen arteko bitartekaritzan oinarrituz.
Por ello considero importante que el objetivo general sea: diseñar una intervención para la resolución de conflictos basada en la mediación entre dos grupos que han tenido un enfrentamiento en una organización social.