Gaurkoan Olaia Revert Godoyri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Bere haurtzarotik idaztea gustatu zaio eta bere bizitza osoan zehar idatzi dituen kontakizun eta hausnarketak, inoiz argitaratu ez direnak, gordetzen ditu.
Ogibidez laneko osasunean espezialista den erizaina da eta, erakunde ezberdinetan, zentro geriatrikoetan eta ospitaleetan lanean urteak eman ondoren, gaur egun enpresako erizaintza alorrean ari da, desgaitasuna duten langileekin lanean.
Idazketa errazeko tekniken Ikastaroa egin zuen (2018) Lectura Fácil Elkartearen bitartez eta 2021 urtean “Goazen txangora!” bere lehen ipuin liburua argitaratu zuen (Ediciones Beta III milenio), euskaraz eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin.
2022 urtean liburu honen gaztelaniazko bertsioa argitaratu du, “¡Vamos de Excursión!” (Ediciones Beta III milenio), bera izan delarik itzultzailea, elebiduna baita.
Liburuak bere istorio bakoitzean eduki inklusiboa du ere (desgaitasun fisikoari buruzko bi istorio ditu, hausnarketa eragiteko helburuarekin azkeneko mezu batekin) eta irakurketa errazeko moduan idatzirik dago (irakurketa zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduriko idazketa modua, zailtasun horien arrazoia dena delakoa ere, 7 urtetatik aurrera eta adin heldukoentzat, irakurketa gaitasuna ere murrizturik dutenean). Ekimen faltagatik irakurtzea nekeza egiten zaien pertsonei ere zuzendurik dago, edo hizkuntza hauetako baten batekin (Euskara edo Gaztelania) lehen aldiz kontaktua dutenentzako edo hizkuntza ikasten ari dutenentzako, haien ikasketa errazteko helburuarekin.
Proiektu inklusiboetan (adimen desgaitasuna, integrazioa) irakurketa errazean lanean jarraitzen du eta aurki lan horiek plazaratzea espero du.
Ongi etorria AEE/EIEra,Olaia!