María Eugenia Salaverri, gidoilaria, ekoizlea eta AEE/EIE-ko presidentea Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso du “Antzerkia gazteleraz” sailean “Lejos de Cafarnaum” lanarekin. Epaimahaiak saritutako obraren intriga eta izaera garaikidea baloratu ditu bereziki, “eszenatoki gainean jartzeko pentsatu den testua da”.
Pasa den irailaren 10ean Ernest Lluch Kultura Etxean eman zen aditzera Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56 edizioaren epaimahaiaren emaitza.
María Eugenia Salaverriz gain, Iñaki Cid Larrea “Antzerkia Euskaraz” sailean irabazi zuen “Behin batean Loiolan” bere antzezlanarekin. Bestalde, “Kontakizun-liburua euskaraz” sariaren irabazlea “Haragizko mamuak” izan zen, Karmele Mitxelena Etxebeste egilearena, berriki Mikel Zarate Haur Literatura Saria lortu ondoren. Azkenik, “Kontakizun-liburua gazteleraz” atalean Fernando Luis Villamí Ugarte izan zen sariduna “Los dioses de quince años” bere obrarekin.
Sariak iragartzeko ekitaldian Fernando Marías idazleari omenaldi mina egin zitzaion, aurtengo otsailean zendu ondoren, eta 2016 urtetik hil arte epaimahai honen kide izandakoa.
Sarien entrega ekitaldia Donostiako Principal Antzokian izango da datorren azaroaren 19an.
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56 edizio honetara 862 obra aurkeztu dira osotara, azken edizioan (2020) baino 180 gehiago, horrekin %26ko gorakada egon delarik. Horietatik 482 lanek ‘Kontakizun-liburua gazteleraz’ sailean lehiatu dira, 346 ‘Antzerkia gazteleraz’ sailean, 19 ‘Kontakizun-liburua euskaraz’ atalean eta 15 ‘Antzerkia euskaraz’ sailean.
Trofeo bat eta 15.000 euro dira lehiaketa honek batzen dituen sariak. Gainera, saritutako lanak ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte ( Elkar, euskaraz eta Algaida, gaztelaniaz).