Obra umezurtzentzako araudia badago jada gure lege ordenamenduan
- Xehetasunak
Zein obra dira domeinu publikokoak? Zein pauso eman behar dira eskubideen titularrak aurkitzeko? Zer egin daiteke egilerik edo oinordekorik aurkitzen ez denean? Zer gertatzen da obra anonimoekin? Hauek eta beste galdera batzuek orain hilabete baino pixka bat gehiagotik erantzuna dute gure legedian. Maiatzaren 27ko 224/206 Errege Dekretuaren bidez, Jabetza Intelektualaren Legearen 37 bis artikulua garatzen duena obra umezurtzen erabilera baimenduaren gainean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak obra mota hauen inguruko Europako agindua Espainiako legedian sartu du. Artikulu horrek jada Espainiako lege erregimenean 2012/28/UE Direktiba hartzen zuen, Jabetza Intelektualaren Legearen erreformaren helburuetako bat betez.
Gehiago irakurri: Obra umezurtzentzako araudia badago jada gure lege ordenamenduan
Miren E. Palacios Donostiako Liburu Azkokan egongo da
- Xehetasunak
Datorren larunbatean uztailak 2, 13:00etatik aurrera, Miren E. Palaciosek Escalera de Damas bere eleberriaren aleak sinatuko ditu Donostiako Liburuaren Azokan, Gipuzkoa Plazan.
Eleberria Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du eta bere bigarren argitalpena lortu du.
Hemen Bilbon aurkeztu zeneko bideoa ikus daiteke. Egileak, bere inspirazio iturriak, bere idazle gustukoenak eta narratiban sartzeko bere arrazoiak zeintzuk diren azaltzen du.
Gehiago irakurri: Miren E. Palacios Donostiako Liburu Azkokan egongo da
Silvia Clemaresek etorkizuneko liburu-denden gaineko bere ikuspuntua elkarbanatuko du III Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
Hizlari honek haien nortasunak iragartzen joan garen III Egilearen Jardunaldiko gonbidatu zerrenda ixten du.
Silvia Clemaren, Espainiarako, Hispanoamerikarako eta Portugalerako Senior Manager eta Publisher Relations da Kobo ebook Kanadako banatze plataforman, eta Euskadiko Idazleen Elkartetik ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko aditu taldea osatzeko gonbidatu dugun beste pertsonetako bat da. Iragarri dugun moduan, topaketa datorren irailaren 16an izango da Bilbon.
Clemaresek hizlari moduan parte hartuko du Teresa M. Pecesek moderatuko duen ‘Etorkizuneko lirubu-dendak: Non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua daraman mahainguruan, 11:30ean programatua. Solasaldia Luis Collado Espainian Google Play Bookseko zuzendariarekin, Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendariarekin eta Marc Santandreu Tekstum Solutions-eko sortzaile eta CEOarekin elkar banatuko du. Berarekin Egilearen Jardunaldiko hurrengo ediziorako, azken asteetan zehar haien nortasunak iragartzen joan garen gonbidatuen zerrenda osatzen da.
Gaztelerazko edukien erosketa, Espainian eta Mexikon liburu elektronikoen salmenta eta Espainiako, Portugaleko eta Hispanoamerikako argitaratzaileekin harremanak dira Silvia Clemaresen eginkizunetako batzuk Kobon.
Ibilbide profesionala
Web eta mundu digitalari loturiko esperientzia profesional luzea du. Iritzi lider handia da liburuaren munduan bizi den eraldaketa sozial eta kultural handiaren alorrean. Kobon lan egin aurretik, Silvia Clemaresek Grup62-ko (Grupo Planeta) web plataforma, hasierako online marketing estrategia eta argitalpen digitalaren negozio eredua definitu eta ezarri zituen. Profesional mailan Frantzia hezia, Antropologian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta MA lortu zuen Mexiko Berriko Unibertsitatean (AEB). UOC-eko Argitalpen Digital Masterrean kolaboratzen du.
Jakina den moduan, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia liburuaren munduan joera berriak behatzeko foro profesional erabilgarri moduan finkatu den analisi eta eztabaida kultural eta teknologikorako topaketa gunea da. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du eta uda amaieran bere ediziorik nazioartekoena egingo du, hirugarrena, Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart bezalako adituak izango baititu.
Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, topaketa profesional interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.
Gaur “Lanbro Beltza” jaialdiaren edizio berri bat hasiko da
- Xehetasunak
Egun eta erdiz, Plentzia udalerri bizkaitarrak bere eleberri beltzaren edizio berri bat egingo du.
Gure bazkideetako batzuk genero honetako euskal idazleen artean egingo diren solasaldietan eta gaian adituak direnek osatutako mahainguruetan parte hartuko dute.
Eleberrian, zineman, komikian edota TB telesailetan serial killerak duen xarma eztabaidatuko duen mahainguruan gure presidentea den María Eugenia Salaverri (Txarriboda. La Matanza) egongo da. Gaur ostiralez 19.30ean dago programaturik.
Gonzalo Garrido (La capital del mundo) eta Adrián Martín Ceregido (La venganza esquiva) lanbroa Goñi Portaletik ez joateko larunbatean 11:30ean lagunduko dute gure beste bi bazkide dira.
Programazio osoa hemen ikusi daiteke.
Gehiago irakurri: Gaur “Lanbro Beltza” jaialdiaren edizio berri bat hasiko da
María Eugenia Salaverri EIE-ko presidentea Fernando Savaterekin solasaldia egingo du III Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
Liburuaren eraldaketa kulturala eta soziala izango da solasaldiaren ardatz nagusia.
María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak III Egilearen Jardunaldian parte hartuko du datorren irailaren 16ean Bilbon, Fernando Savaterekin ‘Binakako solasaldia’ espazioa zuzenduz.
Liburuaren eraldaketa kulturala eta soziala izango da filosofoaren eta zinemagilearen arteko solasaldiaren ardatz nagusia. Teknologia Egungo liburuaren panorama osatzen duten gakoetako bat dela abiapuntutzat hartuz, arratsaldeko saioan paradigma aldaketak idazlearen eguneroko lanari nola eragin dion gaiaren inguruan solastuko dira.