Bere enpresak liburuak irakurlearengan pizten dituen emozio eta sentimenduak identifikatzea ahalbidetzen duen teknologia garatu du.
Marc Santandreu ‘Etorkizuneko liburu-dendak: Non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ Teresa M. Pecesek moderatuko duen mahaingurua osatzen duten hizlarietako bat da, herenegun iragarri genuen moduan. Tekstum Solutions-eko sortzaile eta CEO da, liburuaren eta irakurketaren munduari adimen artifiziala eta big data aplikatu dion start-up alegia. Santandreuk beraz, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen duen eta datorren irailaren 16an Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan egingo den III ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiari ikuspuntu teknologikoagoa emango dio.
Tekstum-ek liburu bakoitzak irakurlearengan pizten dituen emozio eta sentimenduak identifikatzea ahalbidetzen duen plataforma informatikoa sortu du. Algoritmo baten garapenari esker, irakurleek Twitter, Facebook, Amazon, Goodreads eta sareko beste plataforma sozialetan elkar banatzen dituzten komentarioak analizatzea lortu du horrela argitaratze editorialen gaineko bere lehentasunak eta sentimenduan ezagutzeko.
Santandreuk parte hartuko duen mahaingurua 11:30ean dago programaturik. Solasaldian sektoreko beste adituek hartuko dute parte, hala nola Luis Collado Espainian Google Play Books-eko zuzendaria eta Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendaria. Datorren ostiralean bere parte hartzea konfirmatu duen azken hizlariaren nortasuna iragarriko dugu.
Curriculum profesionala
Santandreuk Enpresen Zuzendaritza eta Administraritza lizentziatura ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta Kazetaritza ikasketak Pompeu Fabra Unibertsitatean.
Bere ibilbide profesionala finantza sektorean hasi zen, non zortzi urtez baino gehiagoz ardura kargu ezberdinetan aritu zen. Ondoren bere ibilbidea kazetaritzara zuzendu zen nazio mailako eta nazioarteko komunikabide ezberdinetan lan eginez, hala nola Bloomberg News TV edo Televisió de Catalunya (TVC). Beranduago bere jarduera profesionala liburuaren munduan fokatu zuen, Author Solutions argitaletxe iparramerikarrean lan eginez Bartzelonara itzuli eta Tekstum start-up sortu aurretik 2014ean.
Jakina den moduan, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia liburuaren munduan joera berriak behatzeko foro profesional erabilgarri moduan finkatu den analisi eta eztabaida kultural eta teknologikorako topaketa gunea da. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du eta uda amaieran bere ediziorik nazioartekoena egingo du, hirugarrena, Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart bezalako adituak izango baititu.
Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, foro interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.