Liburuaren eraldaketa kulturala eta soziala izango da solasaldiaren ardatz nagusia.
María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak III Egilearen Jardunaldian parte hartuko du datorren irailaren 16ean Bilbon, Fernando Savaterekin ‘Binakako solasaldia’ espazioa zuzenduz.
Liburuaren eraldaketa kulturala eta soziala izango da filosofoaren eta zinemagilearen arteko solasaldiaren ardatz nagusia. Teknologia Egungo liburuaren panorama osatzen duten gakoetako bat dela abiapuntutzat hartuz, arratsaldeko saioan paradigma aldaketak idazlearen eguneroko lanari nola eragin dion gaiaren inguruan solastuko dira.
Ibilbide profesionala
Jakina den moduan, Salaverri AEE/EIEko presidentea da 2012tik. Idazlea, gidoilaria, zinema ekoizlea, kazetaria eta abesti konposatzailea da. ¿Por qué te ríes? eta Un tango para tres hermanas kontakizun bildumak argitaratu ditu, Retrato de un pájaro poema liburuaz gain. Bere kontaketak nazioarteko eta atzerriko antologia ugaritan sartu dituzte, hala nola Narradores Vascos, Últimos narradores (antología de la reciente narrativa breve española), Rainy Days (short stories by contemporary spanish writers) eta Wespennet (literatur aus Spanien). Gainera, komunikabide ezberdinetan laguntzen du eta El País egunkariko zutabegilea da Euskadiko edizioan. “Aurrez Aurre” Irakurketa Kluba zuzentzen du, Azkuna Zentroan (Bilboko la Alhóndiga Kultura Zentroa).
Jardunaldiaren hirugarren edizio honetarako, EIEk nazioarteko profila gailentzeko erronka hartu du. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du. Ildo honetatik, orain aste batzuk jardunaldiaren irekierarako hizlaria eman zen aditzera, Michael Bhaskar, edizio digitalean mundu mailako aditu handienetako bat. Rüdiger Wischenbart ikertzaile austriarrak ere Euskadi bisitatuko du, liburu elektronikoaren garapen bizkorrak gaur egun eskaintzen dituen aukeren ikerketan Europa mailako izenik handiena alegia.
Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, foro interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.