Elkar-ek liburu negozio arrakastatsu baten ikuspegia emangu du III Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
Euskal liburu denda sarea bere marketing zuzendariak ordezkatuko du III Egilearen Jardunaldirako programaturiko mahainguruetako batean.
Euskarazko argitalpenen lehen argitaratze eta banatze talde izan zenaren, Grupo Elkar alegia, marketing zuzendari moduan, Gexan Sorsek lehen eskutik ezagutu du bere liburu denda sareak Euskal Herri osotik, orain 10 urte sortu zenetik izan duen hedatzea. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian egongo da, datorren irailaren 16an Bilbon, liburuaren ekosisteman espazio logiko eta natural moduan liburu denda berreskuratzeko bultzatzaile moduan Elkar babesten duten sekretuetako batzuk argitzeko. Sorsek ‘Etorkizuneko liburu dendak: non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua duen mahainguruan parte hartuko du, bere parte hartzea ere konfirmatu duen Luis Collado Espainian Google Play Booksen zuzendariarekin batera. Mahaia 11:30etan dago programatua. Solasaldian, datozen egunetan aditzera emango diren sektoreko beste aditu batzuk hartuko dute parte.
Antonio de Marcok ebookak promozionatzeko arrakastaren gakoak argitu ditu III Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
III Egilearen Jardunaldian programatutako mahainguru baten moderatzailea izango da.
Antonio de Marco ebooken kudeaketa eta promozioan estatuko aditurik handienetakoa da. Azkuna Zentroa-La Alhóndigan egongo da datorren irailaren 16an III Egilearen Jardunaldian parte hartzeko. Bertan, plataforma digitalen, zehazki Amazonen, mundu lehiakorrean liburuen promozio kanpaina arrakastatsura daramaten gakoak zeintzuk diren argituko ditu. De Marcok ‘Edizioaren mundura sarbide ezberdinak’ mahaingurua moderatuko du eta Alicia Gonzalez Sterling (Bookbank), Francisco Javier Irazoki eta Fernando Tarancón (Astiberri) argitaratzaileak hartuko dute parte, 16:00etatik aurrera.
Rüdiger Wischenbart, III Egileraren Jardunaldiaren gure hizlarietako batek gaur Readmaginen parte hartu du
- Xehetasunak
Rüdiger Wischenbarten parte hartzea III Eduki Digital Banatzaileen Topaketaren baitan izango da, Readmagine-en testuinguruan, Irakurketaren, Liburuen eta Liburutegien Berrikuntza Digitalaren Astea baita.
Esandako topaketaren edizio honetan Rüdiger Wischenbarten presentzia nabarmenetako bat da. Bere parte hartzean, liburu elektronikoek herrialde ezberdinetan duten banaketa joerei buruzko datuak eman ditu. Global eBook Reporten egilea da bera, liburu elektronikoaren industria globalari buruz liburuaren balio kateko kide guztientzako nahitaezkoa den urteroko txostena. 2016ko edizioa pasa den apirilean aurkeztu zen Londreseko Liburu Azokan eta hemen deskargatu daiteke. Bere gaztelerazko bertsioa ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Egileraren Jardunaldian aurkeztuko da, datorren irailaren 16an Bilbon. Orain egun batzuk iragarri genuen moduan, Wischenbart hizlarietako bat izanen da.
Fátima de Frutosek web orrialdea estreinatu du
- Xehetasunak
Bere poesia, beste edukien batzuen artean, zabaltzeko erabiliko duen online plataforma izango da
Iruñean finkaturiko eta AEE/EIEren bazkide den egile donostiarrak web orrialde bat inauguratu du bere ibilbide guztia kontsultatzeko eta bere literatura lana ezagutu ahal izateko. Bere site berria (www.fatimafrutos.com) eta bere Twitter kontu ofiziala (@fatimafrutos) dira Fátima Frutosek bere lana interneten bultzatzeko erabiliko dituen funtsezko kanalak, bai eta beste egile nafar, euskaldun eta espainiarrena ere.
Gehiago irakurri: Fátima de Frutosek web orrialdea estreinatu du
Bilbon Iñaki Martínezen ‘La ciudad de la mentira’ aurkezten da
- Xehetasunak
2015 Nadal Sariaren finalistetako bat izan zen
Datorren ostegunean ekainak 9, 19:30 etatik aurrera, Iñaki Martínezen La ciudad de la mentira lanaren aurkezpena izango da Bidebarrietako Liburutegi Zentralean (Bidebarrieta Kalea, 4 Bilbo). Bilboko Liburu Azokaren antolakuntzak programaturiko ekitaldien baitan dago ekitaldia. Guatemalar jatorria duen egile euskaldunak Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea izango du lagun. La ciudad de la mentira Destino argitaletxeak argitaratu du eta eleberri honekin Iñaki Martínez Nadal Sariaren sei finalistetako bat izan zen iaz.
Garaiari buruzko dokumentazio historiko lan zorrotzaren ondoren eta 30 hamarkadako azken urteetan Tángeren kosmopolitismoak liluraturik, Martínezek hainbat istorio gurutzatu sortzen ditu espiak, botere aliantzak eta nahitaezko klima belikoa gailenduz.
Hiria eleberriaren protagonista bat gehiago da, irakurleak Casablanca-ri keinuak igarriko diziolarik. Michael Curtizek zuzendutako film mitikoan bezala, amodioak ere bere lekua dauka Iñaki Martínezen eleberrian, Boston eta Oñate bezalako toki hain ezberdinetako jatorria duten bi pertsonaien istorioa kontatzen baitu.
Gehiago irakurri: Bilbon Iñaki Martínezen ‘La ciudad de la mentira’ aurkezten da