Hizlari honek haien nortasunak iragartzen joan garen III Egilearen Jardunaldiko gonbidatu zerrenda ixten du.

Silvia Clemaren, Espainiarako, Hispanoamerikarako eta Portugalerako Senior Manager eta Publisher Relations da Kobo ebook Kanadako banatze plataforman, eta Euskadiko Idazleen Elkartetik ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko aditu taldea osatzeko gonbidatu dugun beste pertsonetako bat da. Iragarri dugun moduan, topaketa datorren irailaren 16an izango da Bilbon.

Clemaresek hizlari moduan parte hartuko du  Teresa M. Pecesek moderatuko duen ‘Etorkizuneko lirubu-dendak: Non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua daraman mahainguruan, 11:30ean programatua. Solasaldia Luis Collado Espainian Google Play Bookseko zuzendariarekin, Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendariarekin eta Marc Santandreu Tekstum Solutions-eko sortzaile eta CEOarekin elkar banatuko du. Berarekin Egilearen Jardunaldiko hurrengo ediziorako, azken asteetan zehar haien nortasunak iragartzen joan garen gonbidatuen zerrenda osatzen da.     

Gaztelerazko edukien erosketa, Espainian eta Mexikon liburu elektronikoen salmenta eta Espainiako, Portugaleko eta Hispanoamerikako argitaratzaileekin harremanak dira Silvia Clemaresen eginkizunetako batzuk Kobon.

Ibilbide profesionala


Web eta mundu digitalari loturiko esperientzia profesional luzea du. Iritzi lider handia da liburuaren munduan bizi den eraldaketa sozial eta kultural handiaren alorrean. Kobon lan egin aurretik, Silvia Clemaresek Grup62-ko (Grupo Planeta) web plataforma, hasierako online marketing estrategia eta argitalpen digitalaren negozio eredua definitu eta ezarri zituen. Profesional mailan Frantzia hezia, Antropologian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta MA lortu zuen Mexiko Berriko Unibertsitatean (AEB). UOC-eko Argitalpen Digital Masterrean kolaboratzen du.

Jakina den moduan, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia liburuaren munduan joera berriak behatzeko foro profesional erabilgarri moduan finkatu den analisi eta eztabaida kultural eta teknologikorako topaketa gunea da. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du eta uda amaieran bere ediziorik nazioartekoena egingo du, hirugarrena, Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart bezalako adituak izango baititu.

Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, topaketa profesional interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.