Datorren larunbatean uztailak 2, 13:00etatik aurrera, Miren E. Palaciosek Escalera de Damas bere eleberriaren aleak sinatuko ditu Donostiako Liburuaren Azokan, Gipuzkoa Plazan.
Eleberria Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du eta bere bigarren argitalpena lortu du.
Hemen Bilbon aurkeztu zeneko bideoa ikus daiteke. Egileak, bere inspirazio iturriak, bere idazle gustukoenak eta narratiban sartzeko bere arrazoiak zeintzuk diren azaltzen du.
Eleberriaren sinopsia
Lucía emakume borrokaria, ausarta, gizatiarra eta sentikorra da. Hala ere, bere bizitzaren sekuentzia ezberdinek, neurrigabekeriak eta arriskuak karta berarekin jokatzen duten espiral baterantz eraman dute. Bere senarrarengandik banatu ondoren, Lucía bere inguruko emakumeengan sostengatzen da, bere ikasketak amaitu, bere ingelera hobetu… Honek konfiantza ematen dio eta hainbat gizon ezagutzera eramango du, berarentzako ezezagunak ziren topaketa sexual oso pozgarriak edukiz. Tramak korapilo sorta bat erakusten digu, non minak, adiskidetasunak, amodioak eta sexuak argumentuaren parte diren. Porrotak, tokialdatzeak, etendurak eta abar pairatzen dituzten emakumeei dedikaturiko obra da. Hasierako galera horrek, dualtasuna, beldurra eta nahastea osagai nagusiak diren beste egoera askotara eramaten dituztela, urradura baten moduan nabaritzen eta ukitzen duten guztiei.