Euskadiko Idazleen Elkartea Gatikako udal liburutegiarekin elkarlanean hasiko da bere Irakurketa Klubean
- Xehetasunak
Bihar asteartez, hilak 18, Gatikako Udal Liburutegiko Irakurketa Klubaren (Bizkaia) bilerak hasiko dira berriro, jarduera horretan Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) elkarlanean hasiko delarik. Fernando García Pañeda bere kideetako batek koordinatuko eta moderatuko du hemendik aurrera Kluba.
Hurrengo saioko gai nagusia, gaur egungo literatura panoramaren joerak izango dira. Bilerak gazteleraz egingo dira, astearteetan 19:00etatik 20:00etara. Taldea 15 bat pertsonek osatzen dute eta bi hilabetez behin elkartzen dira. Erakundeak ikuspuntua berritu nahi du, eztabaidagai den obraren trama eta iritzi subjektiboez gain beste alorretan sakonduz.
Datorren LIBER azokan egileek formakuntza eskaintza zabala aurkituko dute
- Xehetasunak
Espainierazko Liburuaren Nazioarteko Azoka (LIBER) egileak enpresekin lotzen dituen erakustoki bihurtu da
LIBEReko Egilearen Gunea deiturikoa, enpresek liburuen sorkuntzarekin, ekoizpenarekin, salmentarekin eta promozioarekin harremana duten zerbitzuak ezagutzera emateko espreski sortutako tokia da. Autoargitalpenarekin harreman zuzena duten proposamenak ez dira falta.
Gehiago irakurri: Datorren LIBER azokan egileek formakuntza eskaintza zabala aurkituko dute
Pedro Ugarte Páginas de Espuma argitaletxearen ‘Los que cuentan' zikloan egon da
- Xehetasunak
Egileak bere azken lana aurkeztuko du aste honetan Madrilen, Sevillan eta Bilbon
Nuestra historia Pedro Ugarteren azken lana liburu dendetara iritsi berri da Páginas de Espuma argitaletxearen eskutik. Arratsalde honetan aurkeztu da Madrileko Rafael Alberti liburu dendan, ‘Los que cuentan’ zikloa inauguratuz, argitaletxe horrek antolatua eta datozen asteetan beste egile batzuk parte hartuko dutelarik bertan, hala nola Hipólito G. Navarro, Juan Carlos Méndez Guédez eta Miguel Ángel Muñoz. Egilea, Juan Casamayor bere argitaratzailearekin batera agertu da, bai eta Javier Morales idazle, kazetari eta sormenezko idazketa irakaslearekin ere.
Gehiago irakurri: Pedro Ugarte Páginas de Espuma argitaletxearen ‘Los que cuentan' zikloan egon da
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko bideoak eskuragarri daude jada
- Xehetasunak
Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko bideoak gure YouTube kanalean ikusi daitezke.
Bi minutuko luzera duen laburpen bideo bat egin da ekitaldiko momentuak jasoz.
Eskuragarri dauden gainontzeko grabazioak, pasa den irailaren 16an ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren baitan egin ziren saio guztiei dagozkienak dira, programaren ordenari jarraituz.
Hamasei egilek Alzheimerraren aurkako mikromezenasgo kanpaina solidario batean lagunduko dute
- Xehetasunak
Bildutako diru guztia Cita-Alzheimer Fundaziora emango da
Pasa den asteartean, irailak 20, Para el Maestro ongintzazko liburua finantzatzeko mikromezenasgo kanpaina hasi zen. Obrak, 16 idazleren argitaratu gabeko ipuin sorta bat biltzen du eta haiekin Sir Terry Pratchett idazle britainiarra omendu nahi da.
Sir Terry Pratchett atzealdeko atrofia kortikala diagnostikatu ondoren hirl zen, oso Alzheimer mota bortitza alegia, eta oso adin goiztiarrean jasan zuena gainera. Horregatik, kanpainaren mozkinen %100 Cita-Alzheimer fundazio gipuzkoarrari emango zaio.