‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren ondorioak
- Xehetasunak
Pasa den ostiralean, irailak 16, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldia egin zen Bilbon, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik. Aforoa ia bete zen Azkuna Zentroa-La Alhóndigan argitalpen munduari loturiko profesional askorekin, egile, argitaratzaile, liburu saltzaile, agente eta beste adituen artean. Jardunaldia streaming bidez eman zen Elkartearen web orrialdean. Aurkezpena Jöel López idazle eta kazetariak egin zuen.
Liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak jasaten ari dituen eraldaketak ulertzeko asmoz, argitaratzeko modu berriei buruzko eta irakurketaren ohitura eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialei buruzko informazioa mahai-gaineratu zen, bai eta argitalpen merkatuen errealitatea, autoargitalpena, online gomendioetan adimen artifizialaren eragina, liburu denda fisikoen paper berria, liburuen salneurriaren garrantzia merkatu digital berrian eta berrikuntza guzti hauek eragiten ari dituzten negozio eredu berriei buruzko informazioa ere.
Jardunaldia amaitzean irekita geratu ziren eztabaida ildo izan ziren sei indar-ideia nabarmentzen ditugu:
- Autoargitalpena gorantza doan fenomenoa da bai eta egilea zirkuitu komertzialetan sartzeko sarbide argia. Bere dinamikak, liburuaren kate tradizionalaren maila batzuen erliebe aldaketa baieztatzen ari du.
- Bai egileak bai argitaratzaileak ere, liburuari loturiko komunikazio kanpaina on bat diseinatzen saiatu behar dute liburuaren ikusgarritasuna bermatzeko. Gai honi konponbidea ematea funtsezkoa da liburuarentzako aisialdi teknologikoak ordezkatzen duen konpetentzia errealari aurre egiteko.
- Argitaratzaileek kontziente izan behar dute ezinbestekoak direla bere gida lanarekin jarraitzeko gehiegizko eskaintza honen artean. Horretarako, bere apustuak birplanteatu beharko dituzte bai arlo digitalean bai paperezkoan ere, bere estrategia komertzialak berrikusi salneurriei dagokienez, bere formatua dena delakoa ere liburuen errentagarritasuna kontutan izanda eskaera sustatzeko.
- Liburu denda fisikoaren etorkizuna aldaketan moldatzean datza, nahiz eta dendentzako garrantzitsuagoa izan bere bezeroak leial bihurtu, zeharo digitala den estrategia batean pentsatu ordez.
- Egile mota ezberdinak daude eta, beraz, bete beharreko beharrak ere ezberdinak izango dira. Gainera, denek ez dute merkatuaren onespena bilatzen ez eta ospea ere. Edozein kasutan, ikusgarri izateko lehen pauso moduan, idazleek bere testuen lantze lana zaindu behar dute.
- Irakurle berriak bilatzeko adimen artifizialaren (algoritmoak) erabilera argitalpen merkatuaren barruan joera argi moduan agertu da. Big dataren kudeaketa zuzen bat ezinbestekoa bilakatu da paradigma berrian.
Gehiago irakurri: ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren ondorioak
III Egilearen jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongoda
- Xehetasunak
Hamalau hizlari elkartuko dira Bilbon liburuaren eta argitalpenaren munduak bizi duen egungo panoramari buruzko bere ezagutza elkar banatzeko.
Bihar, irailak 16 egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian argitalpen digitalari dagokionez mundu mailako erreferente ugarik hartuko dute parte, hala nola Michael Bhaskar, La máquina de contenido (FCE, 2014) liburuaren egilea; Rüdinger Wischenbart austriarra, The Global eBook Report urtekariaren egilea; eta Luis Collado, Google Play Books Espainia, Portugal eta Ekialde Ertainerako zuzendaria. Programa mahai inguru ugarirekin osatzen da, non idazlearen figuraren inguruan arituko diren bai eta bere sorkuntza prozesuan nola eragiten dioten paradigma berrian ikusten ari diren joera berriak.
Ekitaldia 9:30etan hasiko da Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
El evento dará comienzo a las 9:30 h. en Azkuna Zentroa-Hasiera.
Gure web orrialdetik sesioak streaming bidez jarraitzeko aukera jarri dugu. Halaber, Euskadiko Idazleen Elkarteko Twitter profiletik (@AEEEIE) Twitter bidezko emankizuna burutuko da. Traola honakoa da: #autor16
Fernando Savaterek parte hartuko duen tertulia bat izango da III Egilearen Jardunaldiaren azken ekitaldia
- Xehetasunak
Filosofo eta saiogilea teknologiak idazleegan duen eraginari buruz María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearekin elkarrizketatuko da
Bilbok irailaren 16an egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren hirugarren edizioaren amaierak tertulia forma edukiko du. 17:30etatik aurrera, Fernando Savater idazleak eta María Augenia Salaverri idazle, zinemagile eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak auditorioarekin haien hausnarketak elkarbanatuko dituzte liburuaren eta argitalpenaren munduan bizi den eraldaketaren inguruan bai eta paradigma aldaketak idazlearen eguneroko lana nola aldatu duen ere.
Idazlearen gaurko errealitatea izango da III Egilearen Jardunaldiaren mintzagaia
- Xehetasunak
Autoargitalpena eta promozio kanal berriak izango dira debatearen ardatz nagusietako batzuk
‘Argitalpen mundura sarbide ezberdinak’ izenburupean, Alicia González Sterling (BookBankeko literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazkoki (idazlea) mintzatuko dira argitalpen merkatuan egon nahi duen edozein egilek aurre egin beharreko panoramari buruz. Mahaingurua ebooken kudeaketa eta promozioan espezialista handia den Antonio de Marcok (Am Consultores) moderatuko du. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren arratsaldeko lehen orduan izango da (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga. Bilbo, 2016/09/16). Autoargitalpenaren fenomenoa, argitaletxe tradizionalen papera eta egile nobelarekiko posizionamendua bezalako gaiak, bai eta adimen artifizialaren (algoritmoak) aplikazioa argitaratzeko modu berria zehazteko eta zein egile argitaratzeko izango dira elkarrizketak izango dituen ardatz nagusietako batzuk.
Baina ikusgarritasunik gabe ez dago salmentarik eta hortik promozio kanal berriak, hala nola sare sozialak eta obrak gomendatzeari loturiko goraka doazen fenomenoak, hala nolak booktuberak eta irakurle komunitateak, hizlarien aldetik arreta izango dutelarik ere.
Gehiago irakurri: Idazlearen gaurko errealitatea izango da III Egilearen Jardunaldiaren mintzagaia
III Egilearen Jardunaldiak bere mahainguruetako bat liburu dendaren etorkizunari eskaini dio
- Xehetasunak
Bost aditu liburu denda fisikoen paper berriari buruz mintzatuko dira
Javier Celayak moderatutako inaugurazio debate mahaiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga). Bilbo, 2016/09/16) ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ mahaingurua egingo da. Bertan Luis Collado (Google), Silvia Clemaren (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) eta Gexan Sors (Elkar Liburu dendak) adituek hartuko dute parte. Teresa M. Pecesek moderatuko du, ‘La Lectora futura’-ko kazetaria eta argitalpen zuzendaria.
Jardunaldiaren aurrerapen moduan, parte hartzaileetako batzuk mintzagai nagusiari buruzko bere iritzia elkarbanatu dute dossier honetan irakurri daitezkeen elkarrizketa sorta batean.