III Egilearen Jardunaldiako hizlariak (Bilbo, 2016/09/16)
- Xehetasunak
Atsegin handiz aurkezte ditugu ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko hizlariak, irailaren 16an egingo dena Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
HEMENDIK prentsa dossierra deskargatu daiteke.
Michael Bhaskar |
Javier Celaya |
|
Rüdiger Wischenbart |
María Eugenia Salaverri |
|
Gehiago irakurri |
||
Antonio de Marco |
Alicia Glez. Sterling |
|
Gehiago irakurri | ||
Fernando Savater |
Francisco Javier Irazoki |
|
Teresa M. Peces |
Fernando Tarancón |
|
Gexan Sors |
Silvia Clemares |
|
Gehiago irakurrir | ||
Luis Collado |
Marc Santandreu |
|
Gehiago irakurri | Gehiago irakurrir |
III Egilearen Jardunaldia Jöel Lópezek aurkeztuko du. |
|
Programa osoa HEMEN deskargatu daiteke.
Poesia udazkena Arabar Errioxan
- Xehetasunak
Ardoez aparte, Arabar Errioxan hizkiak dastatzeko aukera egongo da datoren irailaren 3 eta urriaren 29 bitartean.
Edurne M. Aionak antolaturik, astean behin, larunbatetan, Arabako egileek literatura jardunaldietan parte hartuko dute (Hitzak-Palabras), Leza, Labastida, Laguardia eta Salinillas de Buradónen izango direlarik.
Aimar Rollánek bere bi lan ingeleraz argitaratu ditu
- Xehetasunak
Bi izenburuak online salmentako hainbat plataformatan daude eskuragai.
A full day (Un día completo) Leandro Mabillotek itzuli du eta orain dela juxtu bi urte argitaratu zen gazteleraz kindle formatuan.
Hasierako izaera duen ipuin labur bat da eta eguzkiak egiten duen ibilbidearen eta egun batean giza bizitzaren igarotzearen arteko paralelismo bat ezartzen du egileak.
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek bere bi lan ingeleraz argitaratu ditu
Luisa Etxenikek europar literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du Donostian
- Xehetasunak
Luisa Etxenikeren jarduera ugarien artea formakuntza da horietako bat. Urte amaieran XIX eta XX mendeetako europar literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du Donostian.
Aipatutako garaietako literatura ildo nagusiak analizatuko ditu egile gako sorta baten irakurketa eta ikerketaren bidez. Aldi berean bere analisirako eta interpretaziorako marko teoriko bat eskainiko du, idazle donostiarrak azaldu duen moduan.
Ikastaroa azaroan hasiko da, ordu eta erdiko zazpi saio izango ditu eta bere aldiskotasuna hilabetekoa da. Saioak Ernest Lluch Kultura Zentroan (Donostia) izango dira.
Matrikulazio epea datorren irailaren 13an hasiko da eta saioak.
Programa osoa ikusteko sakatu hemen.
Luisa Etxenikek diziplina ezberdinetako adituekin elkarrizketa kanal digital bat zuzenduko du
- Xehetasunak
Luisa Etxenike idazle eta bazkidea Canal Europaren inspiratzaile eta zuzendaria da, artista, idazle, zientzialari eta ekonomiaren, medikuntzaren edo politika zientzien profesionalei besteak beste, elkarrizketan egiteko kanal digitala alegia.
Komunikabide berriaren helburua, jakintzaren, eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren zirkulaziorako espazio ireki bat sortzea da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak babesten du eta atzo aurkeztu zen Denis Itxaso Kultura Diputatuaren eta Luisa Etxenike beraren eskutik.
Kanalaren edukiak jakituriaren artxibo bat osatuko dute eta sarbide irekia izango dute, www.canaleuropa.eu orrialdetik deskargatzeko audio podcast moduan eskainiko dira. Orrialde horretara Kultura Saileko web orrialdetik ere sartzeko aukera egongo da.
Promoziozko bideoa ikusteko, hemen.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
© Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia