Ager Aguirrek “La APP” aurkeztu du, hizki txikia irakurri gabe app-ak instalatzeak dituen inplikazioei buruzko Tekno-Thrillerra
- Xehetasunak
Ager Aguirreren "La APP" azken eleberria instalatu berri da.
Tekno-Thriller hau egile Basauriarraren bederatzigarren obra da (horietako zazpi bere izenarekin agertu dira eta beste biak pseudonimoarekin).
“La APP” eleberri independentea eta autoargitaratua da, eta 2020 Premio Literario de Amazon Literatura Sarira aurkeztu dute, gai korapilatsu eta gaurkotasun bizia duena jorratuz.
Ager Aguirrek berak dioenez, “obra hau idaztean eduki dudan motibazioa, mugikorrean aplikazioak instalatzerako orduan gure utzikeriaren gainean jendea ohartaraztea izan da. Hizki txikia ez irakurtzeko ia aspaldikoa dugun ohitura horretatik, orain teknologietara eramana eta bere lagunekin kafetegian aipatu duen artikulu hori justu Facebookek iragartzean oraindik jendea harritzera daramana, mugikorraren mikrofonoak espiatzeko baimena haiek beraiek eman diotela ulertu gabe”.
Dory Lansorenak Area eta Gatz bainu zirraragarria ematera gonbidatzen gaitu bere olerki bilduma berrian
- Xehetasunak
Dory Lansorenaren obra berria aurkezten dugu. "De Arena y Sal" izenburua daraman olerki bilduma bat da eta Terra Ignota Ediciones argitaletxeak plazaratu du.
Obraren izenburuak eta bere azal ederrak emozio eta sentimentuz beteriko bidaia bat hasteko gonbita luzatzen digute, itsasoa izanik protagonista eta inspiratzaile.
Egileak berak esaten duen moduan, bere obra berria “ilusioaren hegoekin jantzi da eta bihotz arraunlari batek bere laztanekin arean utzitako aztarnetan muxu gaziak uzteko konspirazio gozorantz abiatu da”.
Iñaki Sainz de Murietaren “Kanideren Abenturak” sailaren bi lehen aleak plazaratu dira
- Xehetasunak
Iñaki Sainz de Murieta idazlearen eta Miguel Berzosa ilustratzailearen “Kanideren abenturak” sailaren bi lehen aleak plazaratu berri dira.
“Zaldien koba” eta “Suaren zeremonia” liburuen euskarazko itzulpena eta argitalpena META! 2019 crowdfunding deialdiari esker egin da, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailak sustaturik.
Iñaki Sainz de Murietaren proiektua 2019ko deialdira aurkeztutako 38 proposamenen artean aukertu zirenetako bat izan da. Ekimen honi esker, “Kanideren abenturak” bildumako lehen bi aleak euskara itzuli eta argitaratzeko aukera egon da: “Zaldien koba” eta “Suaren zeremonia”. Itzulpenean Kolso Edorta Carranzak eta Iñaki Sainz de Murieta liburuen egileak berak hartu dute parte.
Gainera, bi obra hauen aleen lote handi bat Gipuzkoako liburutegi eta ikastetxeetara dohaintzan emango dira.
#Egilea20 Jardunaldiak: Argitalpen sektorearen egoera koronabirusaren ondoren eta etorkizuneko bere erronkak
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbon egingo dira berriro ere ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak zazpigarren urtez jarraian. Topaketa honek, bere jatorritik, Europa edo Estatu Batuetako adituak ekartzen ditu Euskadira argitalpen sektorearen gaineko haien ezagutza eskaintzera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzari esker, bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin. Aurtengoan, programaturik dauden hitzaldi eta debateak Bizkaiko Foru Liburutegitik y egingo dira eta streaming bidezko emanaldia edukiko dute AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.
- Argitalpenaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak Tom Tivman eta Javier Celaya argitalpen industriaren bi aditu nagusienetakoek analizatuko dituzte.
- Thais Pahl-ek munduan zehar “best sellerak” aurkitzeko bere sekretua kontatuko digu.
- Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri kulturarengandik bizitzea nola den posible edukiko dute mintzagai.
- Joxemari Sors, Kepa Torrealdai eta José Manuel Díazek Euskadin argitalpenaren egoera eta aurre egin beharreko erronkak analizatzeko arduradunak izango dira.
Juan Manuel Uríak “Dos por la tarde” bere aforismo liburu berria aurkeztu du
- Xehetasunak
"Dos por la tarde" aurkezten dugu, Juan Manuel Uríaren aforismo liburu berria.
Presentamos "Dos por la tarde", el nuevo libro de aforismos de Juan Manuel Uría.
"Dos por la mañana" (2015, El Gallo de Oro) liburuarekin hasi zuen trilogia baten bigarren atala da hau, eta “Dos por la noche” alearekin itxiko da, ziurrenik datorren urtean argitaratuko delarik azken hau.
“Dos por la tarde” Thémata Editorial Apeadero de Aforistas argitaletxeek elkarrekin argitaratutako Gnomon bilduman ageri da eta Hiram Barriosen hitzaurrea darama.
Genero aforistikoaren baitan Juan Manuel Uríak "La ciencia de lo inútil" (Trea, 2018) argitaratu du ere, bertan sorkuntza poetikoari buruzko hausnarketa eginez.
Gehiago irakurri: Juan Manuel Uríak “Dos por la tarde” bere aforismo liburu berria aurkeztu du