Mikel Santiago-ri ongietorria ematen diogu, elkarteko 100. bazkidea.

Bere thriller, suspentse eta fantasia eleberriengatik nazioarteko mailan miresmena eta ospea lortu dituen egilea Euskadiko Idazleen Elkarteko bazkide egin da, 100. bazkide moduan gainera.

AEE/EIEn bazkidetzea elkarrizketa txiki batekin ospatu nahi izan dugu, bertan Portugaleteko idazleari gai ugariren inguruan duen iritziari buruz galdetuz, hots, sektorearen egungo egoera, bere erronka profesionalak eta egile bati asoziazionismoak ematen dizkion onuren bere ikuspegiari buruz.

- Nola dakusazu argitalpen sektorearen etorkizuna, orokorrean eta Euskadin, egun bizi dugun testuinguruan?

Pasa berri dugun krisialdia ikusita, argitalpen sektoreak nolabait eusten diola iruditzen zait. Beti esan izan dut irratiak komunikabideen munduan duen egoeraren antza duela. Iraganean izan zenaren dimentsio txikiago batean egokitu da, baina modu tinkoan egokitu dela dirudi.

- Egungo egoeran, zure ustez zein onura dakarzkie idazleei elkarte batean bazkidetzeak?

Lanbide bakartia dugu eta edozein laguntza ona da. Elkarte baten bazkide izateak informazio asko eskuratzeko bidea ematen digu, bai eta formakuntza profesionala lortzeko eta beste kideekin esperientziak elkarbanatzeko aukera ere, eta hori funtsezkoa da gure eskubideak defendatzeko.

- Idazle moduan, zeintzuk dira zure buruari planteatzen dizkiozun erronkak?

Artista moduan, nire erronka nagusia sortzen jarraitzea da. Oso gogorra, baina ederra ere dela iritzi dudan ogibide honetan jarraitzea. Idazten eta argitaratzen jarraitzea bera arrakasta da.

Eskerrik asko eta ongi etorri, Mikel!