#Autor20: conclusiones del taller de creación de contenido para audiolibro y podcast de Idoia Cantolla
2020ko Egilearen Jardunaldien markoan obren sorkuntzan eta promozioan oinarrituriko idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira.
Tailer guztiek formatu digitala dute eta Cedro-ren babesari esker egin dira, horregatik doakoak izan dira egileentzako.
Pasa den ostiralean audioliburu eta podcast formatuetarako edukiak sortzeari buruzko bigarren tailerra egin zen Idoia Cantollaren gidaritzapean, Podimo.es Danimarkako podcasting plataformako Head of Content alegia.
Jarraian tailer horretako ondorio nagusiak xehatuko dizkizuegu:
Zergatik dago entzunezkoen boom bat? Kontsumo modua aldatu delako, aisialdirako testuinguru berriak daude, teknologia eta sare sozialei esker, eta audio proposamenak aurkitzeko eskaintza ugaritu egin da.
Istorioak kontatzeko talentua duzuenok ibilbide luzea duzue audio formatuan. Sailkako narrazioa oso eraginkorra da alor honetan.
Audiorako edukia sortzerako orduan komenigarria da kontuan hartzea soinu bidezko pertzepzioa bisualarekiko ezberdina dela: norabide anitzekoa da, iheskorra eta aurretik jakin ezin dena, horregatik soinuaren aurrean erneago gaude; entzutea lineala da eta atzera itzultzea ez da erraza, eta ez dago laguntza bisualik. Istorioaren narratzaileekin sorkidetza dagoenaren kontzientzia izatea garrantzitsua da. Narratzaileak ongi aukeratu behar dira eta elkarlan hori kontuan hartu ere.
Formatu honetan hasi nahi duenari Idoia Cantollak egiten dion gomendioa EGUNEROKOAN ENTZUN, ENTZUN ETA ENTZUN da, eguneroko soinuekin kontzienteago egiteko.
Audio formatuan oso garrantzitsua da, Santiago Roncagliolok zinema munduarekiko esan zuen moduan, marka sortzen duten unibertso eta pertsonaiak sortzea. Sailkako narrazioa oso eraginkorra da alor honetan.
Audiorako edukia sortu nahi duten idazleentzako dekalogoa:
- Audioak gauzak gertatzen diren istorioak maite ditu. Hau ez dago kontrajarria erritmo geldiagoa duten istorioekin.
- Entzulearen posizioan jartzea komenigarria da eta istorioa norengan kontatzen duen pentsatzea. Telebista sail bat irudiak ikusi gabe entzutea ariketa ona da. Audioan garrantzitsua da isiluneak betetzea.
- Hizkera soinu-formatura egokitu: kontzeptuak errepikatu, esaldi sinpleak aditz joskera argiak erabili, kakofoniak ekidin...
- Trama osoa hasieratik egituratu, inprobisaziorako gaitasuna galdu gabe.
- Eleberri gisako tramak pasarteetara eraman, arreta mantentzeko klimaxak hastea eta klimaxa amaitzea bilatuz.
- Istorioak nolako soinua duen antzeman (erritmoa, soinu planoak, audio fluxua...)
- Pertsonaiak ahotsak direla kontuan hartu (narratzaileak aukeratzeko orduan garrantzitsua da) bai eta elkarrizketak onak izan beharko dutela ere.
- Soinu mailan aberastutako hizkera sentsoriala.
- Sormena, malgutasuna eta arintasuna istorioa garatzerako orduan.
- Azken ekinaldi on bat arrakastaren zati handi bat da.