Gaur “Diamantes de ciudad” eleberriarengan jarriko dugu begirada, Marieta Díaz de Toledo idazlearen lehen lana. Komedia dramatiko bat da, egileak Lulú plataformaren bitartez autoargitaratua, eta berarentzako erabateko erronka pertsonala eta bitala izanik, sormen erronka izateaz gain.

Eleberri hau argitaratu eta bi urtetara dramatizatu eta Bilboko ‘Teatro dell’Arte’ antzerki amateur konpainiak taularatu zuen, hilabete batez kartelean egon ondoren bildutako diru kopurua erabateko errekorra izanik. Bere eszenen zati bat ondoren egin ziren antzezlanentzako balio izan zuten ere.

Obraren aurkezpena bere egilearen eskutik

Eleberri hau, nire lehena, Azucena Vegarekin egindako “Pertsonaiaren sorkuntzari” buruzko ikasketatik jaio zen.

Eta horrela hasi zen guztia: egun batean, bapatean, izen bat etorri zitzaidan burura: “María”. Eta ondoren esaldi bat: “Ez ziren goizeko seiak eta pasabideetan zeharka marmarka nenbilen jada”. Zergatik esaldi hura? Eta izena? Inkontzientearen kutxan haien unea itxoiten gordeta egon izan balira bezala izan zen.

Hala ba, horrelako izan zen, aurretik jakin gabe eta modu hain espontaneoan, protagonistaren izena eta bere izaera zehaztuko zuen esaldia sortu ziren unea.

“Zer egingo dut nik orain honekin?” pentsatu nuen. “Nondik hasiko naiz?” “Edo hobe esanda, nondik jarraituko dut?”.

Tokirik susmagaitzenetan harrituko ninduen bide luze bat, María eta bera inguratzen zuen guztia ardatz zuelarik. Nire bizitzako esperientziak berak ekartzen zizkidanekin nahasturik; Erraztasun berberarekin jartzen nizkion urteak eta kentzen zimurrak, seme-alabak gaineratu edo amatasuna inoiz ezagutu ez zuen (gogorik ezta ere!) emakume batean bihurtzen nuelarik.

Batzuetan gelatina bezain malgua, besteetan tinkoa eta aldaezina, pertsonaia forma hartzen zihoan ia erreala bihurtu arte; anagramak, tituluak eta hutsuneak baino gehiago elkarbanatzen nituen beste norbait.

María zen, aurkitzen eta berraurkitzen lagundu ninduen modua bezain ukaezina eta ziurra. Eta behin baino gehiagotan ni berarekin nola hazten nintzen sentitu nuen.

Ez dakit eleberri ona den edo ez. Ziurtatu dezakedana da istorio hau nire zati bilakatu zela eta azkenean nire emakume eta idazle azala zeharkatu zuen gauza oso berezia erein zuela.

Amaitu nuenean, nire pertsonaiak jada ez ziren haien istorioaren hasieran ziren berberak. Ni ezta ere. Agerikoa zen denok heldu bihurtu ginela eta aitortu beharra dut oso modu aberasgarrian izan zela, niretzako gutxienez. Hori berehala antzeman zuenik egon zen eta berehala ikusarazi zidan. Horregatik eskaintzen diot gaur liburu hau.

“Diamantes de ciudad” Marieta Díaz de Toledok berak dramatizatu zuen Bilboko ‘Teatro dell’Arte’ antzerki amateur konpainiak antzezteko, hilabetez kartelean egon ondoren bildutako diru kopurua erabateko errekorra izanik. Bere eszenen zati bat ondoren egin ziren antzezlanentzako balio izan zuten ere.

Marieta Díaz de Toledo

Sinopsia

Hirurogeiko hamarkada. Neska nerabe bat elizgizon baten aldetik jasotako abusuen biktima da. Bere etorkizuna markatuko duen gertaera honek ihes egitera eta hutsuneari aurre egitera behartuko du, arma bakar moduan bizirik irauteko sena edukiz.

Urteen ondoren, jada heldua delarik, eskutitz bat idaztea erabakiko du...