Pedro Ugarte kontakizun liburu berri batekin itzuli da, "Antes del Paraíso", Páginas de Espuma argitaletxeak plazaratua.   

Gaur egileak Bilboko Campus liburudendan aurkeztu eta aleak sinatuko dituen obra hau Ugarteren itzulera da, 2017an “Nuestra historia” liburuarekin Espainian argitaraturiko ipuin libururik hoberenari Setenil Saria irabazi ondoren.

Egile bilbotarraren hitzetan, “‘Antes del Paraíso’ atzeko gai nagusi bera duten zortzi kontakizunek osatzen duten sorta da, gaia familia, familiaren gaineko hausnarketa eta bere barruan gertatzen direnen gainekoa izanik. Umorea eta krudeltasuna, ironia eta errukia, irribarrea eta malkoa aldi berean egon ahal izatea izan da nire asmoa. Nire narratiban ohikoa den moduan, ipuinak lehen pertsonan idatzirik daude eta protagonista nagusiak beti du Jorge izena. Jorge gaixoari hainbeste gauza gertatu zaio jada, bizitza bakar batek ere ez lituzkeela denak elkartuko, baina niri segurtasuna ematen dit bera beti hor egongo dela jakiteak, eta okurritzen joaten zaizkidan abentura guztiak pairatuko dituela”.

“Antes del Paraíso” liburuaren aurkezpena Bilbon egiteaz gain, Donostian egingo da ere Troa Zubieta liburu dendan, urriaren 2an 18:00etatik aurrera, bai eta Gasteizen ere, Zuloa liburu dendan, urriaren 23an 18:30etatik aurrera.

Sinopsia:

Pedro Ugarteren literatura, oraindik eraikitzen ari den paradisua da, xehetasunarekiko arretaz eta psikologiaren ikerketa sakonez egindako argazki galeria bat. Amestutako paradisua, agian galdutakoa, non bikoteek intimotasuna isiltasunen eta alkoholaren arteko simulakro gurutzatu batekin ordezkatzen duten; seme-alabak benetan seme-alaba bihurtzen dira haien gurasoen frustrazio eta miseriak bere egiten dituztenean; familiak urrunaldien, hipokrisiaren eta hausturaren laborategia dira; lana errutinaren eta inbidiaren mekanismoa da. Zoriontsu izateko aukera gure aurrean jartzen du Ugartek. Hain gertu dago aukera hori, hain begi-bistan, ezinezkoa dela hura lortzea.

“Antes del Paraíso” lanarekin euskal ipuin kontalari handia itzuli da, bere aurreko liburuak, Nuestra historia, kritikaren aho bateko laudamena jasoz eta urte hartan ipuin liburu hoberenari Setenil Saria lortuz.

Pedro Ugarteri buruz honakoa idatzi da: “Literatura garbiko bankete bat”, Pilar Adón; “Ipuin gogoangarriak, benetako maisulanak”, Óscar Esquivias, 20 minutos; “Errealitatean murgilaldia ikaragarria da”, Santiago Aizarna, Diario Vasco; “Ugartek modu bikainean asmatu ditu mundua ikusteko hamar modu, geure buruaren gaineko hamar begirada inbidiagarri”, Ernesto Ayala-Dip, El País; “Un gran descobriment, unes narracions a les quals tornarem", Ramona Pérez, Ara; “Kontakizun laburren egile trebea, nahitaezkoetako bat”, Miguel Sanfeliu, La tormenta en un vaso.