Obra hau formatu elektronikoan plazaratu du Click Ediciones argitaletxeak, Planeta Taldeko argitaletxe digitala alegia, eta thriller poliziako tentsiodun bat aurkezten digu, José Javier Abasolo eleberri beltz egile bilbotar ezagunak izenpetzen duelarik hitzaurrea. Liburu digitalen salmentarako plataforma nagusietan jada eskuragarri dagoen obra berri honi buruzko informazio gehiago ondoko estekan aurki dezakezu.

Jorge Urretak berak dioenez, eleberri hau ilusio handia eta erronka polita da berarentzako, gehien landu duen eleberrietako bat baita honakoa eta, aldi berean, argitalpen talde handi batean sartzea ekarri baitio.

“Próxima estación: conspiración” eleberriarekin batera 2020 urte honetan Jorge Urretak “El noias” plazaratu du, digitalean zein paperean Meiga Ediciones argitaletxeak argitaratutako eleberri beltza alegia, bere plazaratzea koronabirusaren ondorioz atzeratu izan arren, orain salmenta digitaleko plataformetan eskuragarri egoteaz gain, liburu-denda guztietara iristen ari delarik.

Jorge Urretaren idazkiekin gozatzen jarraitzeko intrigazko eleberri bikote paregabea.

Jarraian bi obren sinopsia kontsulta dezakezu.

“Próxima estación: conspiración” eleberriaren sinopsia:

Udazko goiz batean, tren batek Gipuzkoako iparraldea zeharkatzen du.

Bat-batean, bere norabidean korrika doan pertsona bat agertzen da harriak jaurtzen dituen bitartean.

Ero bat trenbidean, esango du poliziak. Marcos, tren horretako makinistak, ez du bertsio ofiziala onartuko. Eskarmentu handiko polizia baten laguntza lortuko du denok lurperatuta eta ahaztuta dutela dirudien kasu horretan zer dagoen aurkitzeko.

Ero bat besterik ez zen benetan?

 

“El Noias” eleberriaren sinopsia:

Pablo Recondok bere bizitzaren zatirik handiena etxetik atera gabe darama institutuan jada “El Noias” goitizena jartzera eraman zuten teorietan murgildurik.

Bere egunak “konspiranoikoentzako” blog baten eta bere sare sozialen artean pasatzen ditu, kontaktua Gloria bere lagun bakarrarekin mantenduz, nahiz eta ez duten inoiz elkar ikusi.

Egun batean, Gloriak bere mezuei erantzuteari uzten dio. Paranoiko on baten modura, Pablok badaki zeozer txarra gertatu zaiola. Urteetan lehen aldiz, Gloria aurkitzeko etxetik irtengo da, baina ez du imajinatzen trafikatzaile eta beste gaizkile mota askori aurre egin beharko diola, horretarako detektibe pribatu baten laguntza bakarra izango duelarik, harengan konfiantza eduki dezakeen ziur ez dagoen arren.