Pilar Llovesi Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.
Galiziarra, San Lorenzo de Piñoren (Ourense) sortua eta gasteiztarra bizilekuz txikitatik, Grafologia eta Kaligrafia Trebezian Diplomaduna da eta Osakidetzan egiten du lan psikiatria alorrean.
Bere eskutara iritsi zen istorio txundigarri bat kontatzeko beharrak eta nahiak eraman zuten idazketan murgiltzera. Bertatik jaio zen bere lehen eleberria, "Guarda mi secreto", gaur egun bere 7. edizioan dagoelarik eta “Gente de Arte” Elkarte Kulturalaren saria jasoz eleberri honek.
Bere bigarren eleberriak, "Desnudando los silencios" izenburuarekin, bere hirugarren edizioa plazaratu berri du ( bideo honetan obra honen zati txiki bat entzun dezakezu bere egileak irakurria).
Gaur egun, Pilarrek bere hirugarren eleberria prestatzen dihardu, datorren udan plazaratuko duelarik.
Ongietorria emateko berri hau aprobetxatuz, bihar, maiatzak 28, 17:30etan Pilar Llovesek Nanclares de Ocako Gizarte Etxean hitzaldi-solasaldia egingo duela iragartzen dizuegu, LANTARTEA Emakumeen Elkarteak babesarekin.
Ongi etorria AEE/EIEra, Pilar!