Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Udaberri literarioa: 2021 nobedadeen urtea izango da

Xehetasunak
11 Martxoa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Martxoa 2021

Urtarriletik hona gure bazkideen azken argitalpenen plazaratzeak iragarri ditugu, unibertso ezberdinetara garamatzaten obrak eta hausnarketak eta emozioak eragiten dizkiguten lanak:  José Ignacio Carneroren azken eleberria "Hombres que caminan solos"; "La herida", Carlos Télez Sedanorena bertsio digitalean; "El ruido de entonces", Anton Arriolaren eskutik; "La montaña del infierno", Marisol Ortiz de Záraterena;  “Medios digitales, participación y opinión pública”, Daniel Barredo idazlearena edo "La escultural Mary" audioliburua, M.J. Praderaren eskutik.

Negua udaberri literario batekin amaitu da, urtaroari dagokionez gain ere luzatuz eta liburu onez jositako 2021 urtea iragarriz. Jarraian, oraindik plazaratzeko zain dauden gure bazkideen zenbait argitalpen iragartzen dizkizuegu:

Gehiago irakurri: Udaberri literarioa: 2021 nobedadeen urtea izango da

M.J. Praderaren “La Escultural Mary” audioliburua jada eskuragarri

Xehetasunak
04 Martxoa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Martxoa 2021

Gaurkoan M.J. Praderaren "La escultural Mary" audioliburua aurkezten dizuegu. 

Alt autores,  Xook Audio argitaletxea eta  Jarpa Studio produktoraren artean  lortutako akordioaren baitan sortutako audioliburu hau plataforma nagusietan eskuragarri dago jada (Storytel, Kobo, Podimo, Audiolibros.com), Yotzmit Ramírez bikoizketa aktorearen ahotsarekin.

M.J. Praderaren “La escultural Mary” audioliburuak, nolabaiteko ikuspuntu historiko batetik, milioika kubatarrek haien herrialdetik kanpora egindako erbeste luzearen gorabeherak kontatzen ditu. Eta, bereziki, erbesteko haur kubatarren ziurgabetasunak: errefuxiatutako haurrak, bakarrik dauden adin txikikoak, XX mendeko hirurogeiko hamarkadan Kubatik irten zirenak eta XXI mende betean dauden beste hainbeste haur errefuxiatuen oso antzeko istorioa dutenak.

Orain audioliburuan aurkezten den istorio honek, Kubari dagokionez XX mendeko bigarren erdialdeari birbegirada ematea ahalbidetzen du, amaierarik ez duela dirudien ihesean haien lurraldetik atera zituzten kubatarren bizi esperientziari garrantzia berezia emanez. Kuban aldaketa soziala ematen ari den garai hauetan, kontuan hartu beharreko ikuspuntu bat eskaintzen du liburuak. Yotzmit Ramírez mexikarraren ahotsak maisutasunez garamatza istorio honetan barna.

Gehiago irakurri: M.J. Praderaren “La Escultural Mary” audioliburua jada eskuragarri

Ramón Andrési EIEra ongietorria eman diogu

Xehetasunak
02 Martxoa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Martxoa 2021

Ramón Andrési  Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu

Saiakera idazlea, musika aditua eta poeta. 2015Ean Kulturaren Vianako Pintzea Saria  jaso zuen eta 2018tik hona Sant Jordi Arte Ederretako Kataluniako Errege Akademiako kide da. Ikerketa lanetan eta ezagutza transferentzian kolaborazioak egiten ditu unibertsitateetan eta mintegiak, hitzaldiak eta irakurketak eskaintzen ditu Espainia eta Latinoamerikako erakunde ospetsuenek gonbidaturik. Eta urtero, Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan aritzen da ere.  

Pasa den urtean zehar bi obra argitaratu zituen, horiek haien bigarren edizioan daudelarik jada:  Filosofía y consuelo de la música saiakera (Acantilado, 2020) eta Los árboles que nos quedan  poema bilduma (Hiperion, 2020).

Horietatik lehenean (Filosofía y consuelo de la música), Ramón Andrések iraganeko bi egilerekin elkarrizketa egiten du eta musikaren filosofiaren historia bat gaztelaniaz modu berritzailean eraikitzen du. Boecioren bideari jarraituz, hark “filosofiaren kontsolamenduari” buruz hitz egin baitzuen, testu jakintsu eta hurbil bat eskaintzen digu, musikari buruz idaztea kontsolamendua luzatzeko modu bakarra ez dela ikasiko duelarik horri esker irakurleak, gure askatasun erreserba lagaezina gordetzeko modu bat baita.

Bigarrenean (Los árboles que nos quedan), Ramón Andrésen poesia naturan, oroimenean eta esperientzian doinu intimista, emotibo eta filosofiko batetik sakontzen da

Ongi etorria AEE/EIEra, Ramón!

Gehiago irakurri: Ramón Andrési EIEra ongietorria eman diogu

Daniel Barredoren azken lana aurkeztu dugu: “Medios digitales, participación y opinión pública”

Xehetasunak
25 Otsaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Otsaila 2021

Gaurkoan Daniel Barredo-ren azken lana aurkezten dizuegu. “Medios digitales, participación y opinión pública”, Kolonbian Tirant Lo Blanch Argitaletxeak plazaratua.

Liburu honetan, Daniel Barredok medio digitalen, partaidetzaren eta iritzi publikoaren arteko harremanaren gaineko hausnarketa egiten du eboluzioa ardatz moduan hartuta, ibilbide historiko bat marrazten saiatuz. Lan honekin, 400 erreferentzia baino gehiago kontsultatzera eraman duen 3 urteko ikerketa lanari amaiera bikaina ematen dio

Egileak berak lan honi buruzko bere inpresioak laburbiltzen ditu: “liburu honetan ibilbide historiko bat egiten dut lehen komunikabideak asmatu zirenetik, sare sozialen ezaugarri diren jarduera partizipatiboen komunikazio sistema automatizatuen garapeneraino. Osotara, 437 orrialde hauetan, komunikabide digitalen eta herritar partaidetzaren arteko harremanari buruzko  landa-azterketa biltzen duten 3 urteko lana eta oharrak jasotzen ditut, bereziki Kolonbia, Txina eta Espainian, besteak beste, baina ezin zitekeen gutxiago izan Espainian egindako doktoretza formakuntzaren ondoren, Kolonbiarekin irakasle moduan dudan lotura kontuan hartuz, eta Shanghain, Txinan, Fudango Fudan Development Instituten ikerlari gonbidatu moduan egindako lankidetzaren ondoren”.

"Nire ikuspuntutik, aurregradu eta graduondoko ikasleentzako oso liburu baliagarria da, eta jendartearentzako orokorrean ere, komunikazioaren teoriak sintetizatzen eta azaltzen saiatzen baita, ziberkomunikazioaren aurrerapenekin, hori guztia modu atseginean, irudi ilustratzaileekin,  zeharo akademikoa den diskurtso batetik ihes egin nahian. Liburuaren ideia komunikazio kultural eta digitalaren teorien nire klaseak prestatzen sortu zen, eskuliburu ugari teknikoegiak edo espezifikoegiak zirela ohartu bainintzen. Horregatik, beharrezkoa neritzon bokazio entziklopedikoa zuen liburu bat idaztea, irakurleak komunikabideek aurre egiten dituzten aldaketa eta erronkak modu sekuentzialean jarraitu ahal izateko liburu bat, eta zabaltasun handiagoarekin hartuz, komunikazio garaikidea ulertzeko ere”.

Gehiago irakurri: Daniel Barredoren azken lana aurkeztu dugu: “Medios digitales, participación y opinión pública”

AEE/EIE-k sareetako bere jarduera eta jarraitzaile kopurua areagotu ditu 2020an

Xehetasunak
23 Otsaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Otsaila 2021

Covid-19aren pandemiaren ondorioz jarduera presentzial guztiak eta zehazki jarduera literarioak oso murrizturik geratu ziren urte berezi honetan, Elkarteko kide diren egileen nobedadeak eta haientzako interesgarriak izan zitezkeela iruditu zitzizkigun berri horiek guztiak modu sendoagoan komunikatzeko ahalegina egin dugu, derrigorrean txikiagoa izan den presentzia fisikoa interneten nabarmentasun handiagoarekin orekatzeko helburuarekin.

Estrategia honek sareko gure jarduera areagotzera eraman gintuen, bai eta egileekin hartu-emana areagotzera ere.

2020An, Twittereko gure argitalpenek %34 egin zuten gora aurreko urtearekin alderatuz. Facebooken gorakada %40koa izan zen eta Instagramen %169koa.

Gure profiletako jarraitzaileek ere modu nabarmenean egin zuten gora: %16 Twitteren, %20 Facebooken eta %175 Instagramen.

Gehiago irakurri: AEE/EIE-k sareetako bere jarduera eta jarraitzaile kopurua areagotu ditu 2020an

Página 27 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio