Txusmi Sáezen azken eleberria eskuragarri dago jada, “Pandora” izenburua darama eta thriller poliako bizi-bizia da, genero beltzetik hurbil dagoelarik.

Gaurkoan obra honi buruz gehiago jakin nahi izan dugu, horretarako bere egilearekin eleberriari buruz eta bere ibilbide literarioari buruz solasean arituz.

Galdera – Zer nabarmenduko zenuke gehien berriki argitaratu den “Pandora” zure azken eleberritik? Zer nolako garrantzia du zure ibilbide literarioan?

Erantzuna - “Pandora” oso eleberri landua da, Errusian 2011 urtean gertatu zen haur pornografia trama erreal baten gaineko ikerketan oinarritua. Trama hau atze moduan edukiz, liburuak Ertzaintzaren polizia ikerketa lana jasotzen du protagonisten bizitzak elkartzen dituen bitartean, hortxe bertan ezkutuan zeuden eta orain argitara atera diren sexu aukera berriak planteatuz. Eleberriak musika erabiltzen du kontakizuna bideratzeko, narrazioa laguntzen duten abestien bideoak ikustea ahalbidetzen duten QR kodeekin, istorioaren soinu banda bailitzan.

“Pandora” eleberriarekin nire ibilbide literarioan nolabaiteko konplazentzia puntu batera iritsi naiz; benetan nahi dudana eginez eta irakurleek eskertzen duten moduan eginez: kontakizun bizia, azkarra, irakurtzeko erraza, sorpresaz beterikoa eta morala eta etika askotan zalantzan jarriz. Eleberri beltz, poliziako eta thrillerrean geroz eta aurrerago iristea da, mundu literarioaren baitan posizionamendu argi bat lortuz.

G - “Misión: Jaqueca” zure lehen lana plazaratu zenetik 5 urte bete berri dira. Denboraldi honen gainean eta idazle moduan zure bilakaeraren gainean zer nolako balantzea egiten duzu?

E – Oso bilakaera argia da. Nire lehen argitalpenari esker, orain inguratzen nauen munduan gutxinaka sartzen hasi nintzen: Diario de Noticias de Álava egunkarian artikuluak idazten hasi nintzen eta nire irrati saio propioarekin amaitu dut, bertan haien obrak aurkezten dituzten egile berriak elkarrizketatuz. Gasteizko Kultura Etxean Krelia-ko egileekin batera hitzaldi ziklo batean parte hartzea aurreikusten dut eta Udaleko kultura alorretik eleberri beltz eta poliziakoko tailer batzuk egiteko proposatu naute. Horretaz gain, “Kazajistán” nire obra, narratiba modalitateko 2021 Euskadi Literatura Sarietarako hautagai moduan proposatu du epaimahaiak, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapenerako Zuzendaritzatik egindako proposamena izanik. Ez da gutxi.

G – Aurreikusten dituzun proiektuei buruz hitz egin diezagukezu?

E – Nire proiektuak gainetik aipatu ditut: agertzen zaizkidan aukerekin bizitza kulturalean modu aktiboan parte hartu, bai eta nire irratsaioarekin jarraitu eta idazten jarraitu ere nola ez. Plazaratuko dudan hurrengo liburua “Moscú” izango da, Ekialdeko Trilogia itxiko duena “Siberia” eta “Kazajistán” eleberrien ondoren.

Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi gure galderei erantzun izanagatik eta arrakasta handia opa diogu obra honekin eta bere beste proiektuekin. 

“Pandora” eleberriaren sinopsia

Donostiako udaleko zinegotzi batek bere burua trenbidera botatzen du Intxaurrondon merkantzia-trena igarotzen ari denean. Maialen Guevara Ertzaintzako inspektoreak balizko suizidio kasua bere gain hartzen du. Modu paraleloan, Lorena Fernández detektibe pribatu madrildarra Gipuzkoako hiriburura doa hilabete batzuk lehenago gertatutako lehen hezkuntzako irakasle baten heriotza argitzera, zendutakoaren familiak hala eskatuta. Biak ikerketetan topo egingo dute eta bi emakumeen arteko lotura hurbila sortuko da, hain ezberdinak diren bi heriotzen arteko lotura amankomun bat aurkituz. Euskal eliza ahalguztidunak bere burua zipriztindurik ikustean eta gaiaren atzean balizko haur pederastia sare bat agertzen hasten denean, ikerketak biraketa garrantzitsua emango du, bi ikerlariak Dark Web-aren azpimundu iluna ikertzera eramanez. Bien bitartean, Lorenaren hurbiltasunarekin, Maialen inspektoreak bere mutilagunarekin duen harremana birplanteatzea eragingo du eta bere sexualitate propioa ere zalantzan jartzera ere eramango du.