Gaurkoan  Iñaki Sainz de Murietarekin hitz egin dugu. Idazle gipuzkoarra “Kanideren abenturak” gazteentzako bildumaren eta "El ocaso mexica - Moctezuma Xocoyotzin" komikiaren egilea da besteak beste, horiek guztiak Miguel Berzosa ilustratzailearekin batera eginak, eta gaurkoan murgildurik dabilen hamaika proiektuei gainbegirada eman diogu.

Antologia solidarioak, nazioarteko sari bateko epaimahaikidea, haurrentzako literatura, komikia, proiektu antropologikoak, obra berriak... kolaborazio eta konpromiso sozial hein handia duen jarduera frenetikoa, azken finean.

Jarraian doakizuen elkarrizketa honetan jarduera hauei guztiei buruz hitz egin nahi izan dugu Iñakirekin. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu gure galderei erantzuteagatik eta garatzen ari dituen proiektu guztientzako gure desiorik onenak opa dizkiogu.

Iñaki Sainz de Murietari elkarrizketa

Galdera – Azken hilabeteotan "Relatos solidarios de una cuarentena" antologian modu aktiboan parte hartu duzu. Zer esan diezagukezu proiektu honi, bere genesiari eta bere motibazio solidarioari buruz? Proiektu politiko eta solidario hauek gaur egungo pandemia testuinguruan zer ekarpen egiten duela uste duzu?

Erantzuna – Proiektua pandemian zehar eratu zen. Egoera hobetzen laguntzeko denok posible zena egitea beharrezkoa zela ulertu nuen, eta horri ekin nion. Elkartasunaren ozeanoan tanta bat gehiago besterik ez zela ulertzen nuen, baina tanta bakoitzak kontatzen du. Zorionez, ez nintzen horrela pentsatu nuen bakarra izan.

Beharrezko kudeaketen ondoren, Alberto Flaño  Fundación Avanzako presidentearen babesa lortu nuen. Garrantzitsua da azpimarratzea bere laguntzari gabe antologia hau ez litzatekeela posible izango, hori errealitate bihurtzeko posible ziren baliabide guztiak jarri baitzituen. 

Ondoren, behin proiektua bideratua zegoenean,  Biodonostia ren atxikipena lortu nuen erakunde onuradun moduan, horrek, donostiarra naizen heinean, bereziki harro egiten nauelarik. Europa mailan erreferente den ikerketa biomedikorako zentro bat dugu eta gaur egun bizi dugun egoera bezalakoak ekiditeko baliabide egokian eman behar dizkiogu. Zientzia inbertitzea funtsezkoa da denon ongizatea bermatzeko, sexua eta adinak axola gabe. Zentzu honetan, garrantzitsua da azpimarratzea antologiaren salmentatik eratorritako mozkinen zati handi bat Biodonostiara bideratuko direla, horrela ikerketa biomedikorako baliabide gehiago emanez.

Bertan parte hartu duten egileek ez dute garrantzia gutxiagorik, horien artean Alex Oviedo eta Kepa Murua nabarmendu nahi ditudalarik, bai eta AEE/EIEko kide ere den M.J. Pradera ere, haien lan fin eta baldintzarik gabeko laguntzagatik. Kulturaren munduak beti erantzuten du. 

G – Berriki 2021eko “Juan Ruiz de Torres" Nazioarteko Ipuinen Sarian, epaimahaikide moduan aritu zara, Iberoamerika osoko 354 liburu jaso dituzuelarik. Zer izan da zuretzako esperientzia hori?

E – Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da, beste sari txikietan epaimahaikide izan naizen arren, nazioarteko mailan beste lankideen lana baloratzeko deitu nauten lehen aldia izan baita. Maila oso handia ian da eta Henry Alexander Gómez Ríos zoriondu nahi dut “Cuentos para hundir un submarino” bere lanagatik. Egunen batean elkarrekin egon eta literatura eta heavy metalari buruz hitz egiteko aukera edukitzea espero dut.

G - “Kanideren abenturak” zure gazteentzako bildumari buruzko berririk al duzu?

E – Iaz bildumaren seigarren alea argitaratu zen, "El dolmen" izenburuarekin, eta lehenengo bi aleak euskaraz plazaratu ziren ere, "Zaldien koba" eta "Suaren zeremonia" alegia, Koldo Edortaren esfortzuari esker.

Bildumak izaten ari duen ibilbidearekin pozik eta harro nago, baina lan kopuruak balazta pixkat botatzera behartu nau eta zazpigarren alea irakurtzeko denboraldi bat itxaron beharko da. Gauzak ongi egitea garrantzitsua da, presarik gabe, horrela emaitza ona izan dadin.

G – Uneotan lanean zabiltzan proiektu nagusiei buruz hitz egin dezakezu?

E – Asko dira, egia esan. Oso zorionekoa naiz zentzu horretan, ez baita ohikoena. Haurrentzako proiektu bat amaitu berri dut Lierni Celarain diseinatzaile grafikoarekin eta argitaletxe bila gabiltza, hortaz eskaintzak gustura entzuteko prest gaude. Bestalde, Miguel Berzosarekin batera nire bigarren komikia lantzen murgildurik nabil, bai eta beste proiektu pertsonal pare batetan ere, antropologiari lotuak, horiei buruz datozen hilabeteetan berri onak ematea espero dudalarik.

Horretaz gain, azken hilabeteotan Amerikako Estatu Batuetako Raíces latinas argitaletxearentzako beldurrezko antologia pare batetan egile gonbidatu moduan kolaborazioak egin ditut, hortaz une hau oso garrantzitsua izaten ari da niretzako.

Azkenik, baina ez garrantzia gutxiagorekin, oraintxe bertan antologia solidario berri batean murgildurik nabil, oraingoan BASOA Fundazioaren alde, modu honetan “Antología de una sociedad solidaria” proiektuari jarraitutasuna emanez, maila sozial eta kulturalean geroz eta babes handiagoa baitu.